Egun nahasiak bizi ditu Osakidetzak. Pasa den ostiralean Donostiako Ospitaleko ESIko bi goi arduradun kargutik kendu zituzten, eta asteburuan dimisioa eman du Donostia Ospitaleko kirurgia arloko zuzendariorde Adolfo Begiristainek. Halaber, Maite Martínez mediku zuzendariordeak ere dimisioa aurkeztuko du astelehenean, Euskadi Irratiak jakinarazi duenez.
Adolfo Begiristainek gogor kritikatu du Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Gotzone Sagarduiren jokabidea. Salatu du Sagarduik erabakiak hartzen dituela "lagunen mesedetan", eta ez irizpide kliniko edo profesionalak lehenetsita. Gaineratu du Osasun Sailak "modu diktatorialean" kudeatzen duela osasun sare publikoa, eta erabakiak hartzen dituela sailburuaren "kapritxoen" arabera.