argia.eus
INPRIMATU
‘Oroitzen naizeno’ obra Hiriburun: bi ahotsez eginiko irakurketa antzeztua
  • Oroitzen naizeno irakurketa taularatuko dute Hiriburun berriz ere, urriaren 6an, igandean, 17:00etan: La Perle gelan emanen dute. Ikuskizuna Euskaraz bizi Hiriburun elkarteak antolatua da eta H-Eden taldeak emana.

ARGIA @argia 2019ko urriaren 04a

Oroitzen naizeno emakume baten eta bere memoriaren arteko solasaldia da. Bi ahotsez eginiko irakurketa antzeztua. Pertsonaia nagusia, adineko emakumea, zahar etxean dago. Bere gogoetak ohar sinpleak dira, presentean ari bada ere, oroitzapen zenbait ekartzen ditu gogora. Bigarren pertsonaia memoria da hain zuzen ere, joan-etorriak eginen dituen pertsonaia, laguntzera etorriko zaiona, gero eta toki gehiago hartuz, emaztea hitzik gabe gelditzen delarik ordezkatzeraino.

Oroitzen naizeno irakurketa eta taularatzea Maddi Zubeldia eta Bernadette Luro Iratzokiren lana da.