argia.eus
INPRIMATU
Podcast berria asteazkenetik aurrera ARGIAn: ‘Oroimen Histerikoa’
  • Nagore Irazustabarrena historialariaren podcast berria da 'Oroimen Histerikoa'. Axier Lopez kazetariaren konpainian historiako pasarte edo bitxikeria bat ekarriko digu hamabost minutuko istorio batean bilduta. Asteartero izango duzue saioa entzungai ARGIAn, gure ohiko audio plataformetan eta sare sozialetan.

ARGIA @argia 2023ko otsailaren 28a

Historiaren inguruko podcast berriari ekingo dio Nagore Irazustabarrena historialariak Axier Lopez kazetariaren konpainian. Iraganera begira jarriko dira astero, historia istorio bihurtu eta inor gutxik begiratzen dien lekutik landuko ditu pasarte historiko ezagunenak, eta hori gutxi balitz, ahotsa jarriko die inork kontatu ez dizkigun horiei ere. Lehen saioan, adibidez, kristoren prepuzioaren nondik norakoez aritu da, erlikia baliotsua, inondik ere.

Lotura honetan duzue lehen saioa entzungai.