argia.eus
INPRIMATU
Oroimen Eguna Besaiden: ingurumena zaintzeko kontzientzian sakontzea helburu
  • Domekan egingo dute Besaiden Oroimen Eguna. Ohiko egitarauaren barruan, Aramaioko, Elorrioko eta Besaideko mendi elkarteko ordezkariek ekimen bateratua egingo dute, ingurumena zaintzeko kontzientzian sakontzeko.

Goiena @goiena 2019ko irailaren 12a

Aurtengo Oroimen Eguna Aramaioko Orixol Mendi Elkarteak antolatuko du, baina hiru herrietako mendi elkarteetako presidenteek ekimen bateratua egingo dute, izan ere, ingurumena zaintzeko kontzientzian sakontzea da helburua. Horretarako, besteak beste, zuhaitzak landatuko dituzte, izan ere, Besaideko inguruak txukuntzea eta zonalde hori babestea gura dute, aspaldian era askotako ibilgailuek kalteak eragin dituzte-eta.

1955etik mendian hildako mendizaleak gogoan izateko eta omentzeko egiten den ekitaldia 11:00etan hasiko dute, eta goizean zehar dantzariak, bertsolariak, trikitilariak eta txalapartariak izango dira; txosna ere jarriko dute.