Ondarroako Udalak oroigarria erretiratzeko eskaera egina zion Jaurlaritzari memoria historikoaren legea ez zuelako betetzen, Turruneren webgunean irakur daitekeenez.
Ondarroako (Bizkaia) Arta puntako oroigarri frankista eraitsi dute. 1958. urtean udal frankistak Diputazioaren laguntzarekin eraikitako monumentua zen.
Bertan, 1936an Baleares gerra ontzi frankistan hildako ondarrutarren izenak omentzen ziren, “A los ondarreses que heróicamente dieron su vida por Dios y por España en el crucero Baleares” esaldiarekin.
Gertakariaren bideoa (Turrune):