Croix Citadelles taldea da ekintza egin duena. Ipar Euskal Herrian izan zuten bilkura joan den larunbatean eta profitatu dute egoera Orhin zegoen txoriaren ikurra bota eta gurutze handi bat jartzeko.
Croix Citadelles taldea 80ko hamarkadan sortu zuten hainbat kidek, lehenago Fronte Nazionalean ibili eta handik kanporatuak izan ondoren. Frantziako estatuaren ikuspegi nazionalista eta eskuin muturrekoa du taldeak, Facebook-eko haien orrialdean diotenez, “eremu guztietan, gure Frantzia ederra desegiten ari dira. Familiaren baloreak, ondarea, identitatea eta baita gure herrialdearen burujabetza”. Kristau fedea eta Mendebaldeko zibilizazioaren ondarea zaintzea dute helburu besteak beste, eta diotenez, gurutzeak kendu dituzten mendietan berriz jartzen ari dira.
Larunbat goizean igo zuten gurutzea Nafarroa eta Zuberoa artean dagoen Orhi mendi tontorrera eta arratsalderako jada norbaitek bota egin zuen.