argia.eus
INPRIMATU
‘Orgasmus’ liburua, Erasmus baino hobea delakoan

2010ko abenduaren 17a

Erasmus belaunaldia etiketa jaso duten idazleek umorez erantzutea izan dute helburu Orgasmus liburuarekin (Txalaparta) hainbat egilek. Hamar emakumek hartu dute parte, bakoitzak munduaren hainbat txokotatik erotismoari lotutako ipuinak idatziz. Katixa Agirre eta Irati Jimenez izan ziren atzo Bilbon liburua aurkezten: "Hobe Orgasmus, Erasmus baino. Erakargarriagoa da, erotikoagoa, sexiagoa" adierazi zuen Irati Jimenezek. Bi idazle horiez gain, besteak beste, Garazi Goia, Judit Zuloaga eta Irati Elorrietak idatzi dute ipuin bana.