argia.eus
INPRIMATU
Organo-emaile zarela ziurtatzeko agiriak biziak salba ditzake
  • "Munduko txartelik onena" dela nabarmendu dute Cocenfe, Alcer, Atenha eta FQ entitateek. Txartel hori izateak ahalbidetzen du jakinaraztea heriotza baten aurrean organo eta ehunen emaile zarela. 

Euskalerria irratia @fm983irratia 2019ko ekainaren 05a
Alan Parra gazteari organo bat eman zioten. Horri eske bizi da egun.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.   

Alboan eraman dezakezun agiririk onena dela sinesturik daude organo eta ehun emaileetako entitateetako kideak. Cocenfe, Alcer, Atehna eta FQ elkarteek txartel berri bat bultzatzen ari dira Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. Emailearen agiria da. "Munduko txartelik onena" ere izendatu dute. Biziak salba ditzakeen agiria da hori. Izan ere, txartel hori duenak adierazten du zerbait gertatuta ere, heriotza tarteko denean, bere organo eta ehunak beste pertsona bati emateko nahia erakusten duela. Txartel hori izateak ahalbidetuko du era berean, emaile izan nahi duen horren senitartekoen artean, lagunen artean eta oro har gertukoen artean gaiaz hitz egitea. Heriotza gertatuko balitz, egoera latz horren aurrean medikuaren galderaren aurrean, "zuen senidearen organoak eta ehunak ematearen aldeko zarete?" ezustean harrapatu ordez, aurretik hitzeginda izanda, erantzuna argiagoa izatea eta tupustean jaso ordez galdera naturaltasunez jasotzea. Horixe da nabarmendu dutena entitate horietatik. 

2.000 bizi salbatu dira Nafarroan organo-emaileen bidez

Erraz eskuratu daiteke emaile agiria. Internet bidez webgunea zabalik dago horretarako: soydonantedeorganos.org-ren bidez. Bertan eskaria egin eta etxera iritsiko da txartela. 2.000 bizi salbatu dira gurean organo-emaileei esker.