argia.eus
INPRIMATU
Ordizian EH Bildu garaile botoen %45ekin
  • Ordizian parte-hartzea nabarmen handiagoa izan da bataz-bestekoa baino: %55,92k eman du botoa eta EH Bilduk irabazi ditu Legebiltzarreko hauteskundeak herri honetan. 1.747 (%45,3) boto lortu ditu, eta bigarren indarra izan den EAJk, berriz, 1.268 (%32,88). Duela lau urteko hauteskundeetan, aldiz, EAJ izan zen lehena, EH Bilduk baino 107 boto gehiagorekin.

ARGIA @argia 2020ko uztailaren 12a

Aurreko hauteskundeetako emaitzak ezagututa, EAJ eta EH Bilduren arteko oreka mantenduko ote zen galdegai egon da COVID-19aren berragerpenagatik hedabide guztietako lehen lerroan egon den Ordizia herrian. Hauteskunde aurreko azken astean horixe izan da gai nagusietakoa, eta Osakidetzak kalean jarri dituen karpa eta PCR masiboez gain, Adur Ezenarro EH Bilduko alkatea egin da ezagun, larrialdia kudeatzeko moduagatik.

Ikusteko dago gai honek eraginik izan ote duen Legebiltzarreko botoa ematerakoan. Hona hemen Legebiltzarrerako Ordiziako emaitzak, 6.996 biztanleko errolda izanik:

- EH Bildu: 1.747 boto (%45,3). 2016an 1.517 botorekin (%33,66) bigarren indarra izan zen.

- EAJ: 1.268 boto (32,88). 2016an 1.624 botorekin (%36,04) lehen indarra izan zen.

- PSE: 327 boto (%8,48). 2016an 390 boto lortu zituen.

- Podemos: 325 (%8,42). 2016an 634 botorekin hirugarren indarra izan zen.

- Equo Berdeak: 37 boto.

- Vox: 24 boto (%0,62)

- EB: 8 boto

- PUM+J: 2 boto.

- P-LIB: 1 boto.