Ordiziako gaztetxeak 30 urte bete ditu, eta urteurrena ospatuko du azaroa osoan.
Duela hogeita hamar urte ireki zuten Ordiziako Filipineta kaleko gaztetxea. Eraikinaren egoera txarra zela eta, 2012an hura itxi eta Milagrosa eskola ohia hartu zuten gazteek.
Urteurrena ospatzeko egitarau zabala prestatu dute bertako kideek. Hilabete osoan zehar pelikulak, afariak, mahai-inguruak, kontzertuak, hitzaldiak eta bestelakoak izango dira.
Ordiziako gaztetxearen 25.urteurrena ospatzeko egin zuten lip-dupa.