Azken urteotan, oso ohiko bihurtu da Hezkuntzan ordenagailuak erabiltzea, hori dela eta, orain zalantzan jartzen ari da gailu elektronikoen eraginkortasuna gela barruan. Benetan al da egokia ala denbora galtzeko forma onena?
Ordenagailuak ez dira poltsiko guztietarako; izan ere, familia askok ez daukate ez gailu elektronikorik, ez Hezkuntzan beharrezkoak izango diren lizentziak erosteko aukerarik. Horrez gain, etxerako lanak egiteko Internet behar da etxebizitzetan, eta horretarako diru laguntza behar-beharrezkoa da. Baina gaur egun, laguntza horiek nahikoak ez badira, nola demontre bermatuko du Hezkuntzak gazteen arteko berdintasuna?
Osasuna ez ezik, sormena eta arreta ere kaltetzen ditu ordenagailuekiko menpekotasunak
Era berean, badirudi tresna elektronikoak arau bihurtu zirenean, ez zutela kontuan hartu ordenagailu pertsonalek eragingo zituzten arazoak gazteengan. Osasunarekin lotuta dauden kalteek argia ikusi dute garai teknologikoa gure bizitzara heldu zenetik, besteak beste, bizkarreko mina eta eskumuturrekin edota ikusmenarekin lotutako gaitzak. Osasuna ez ezik, sormena eta arreta ere kaltetzen ditu ordenagailuekiko menpekotasunak.
Beraz, hori ikusita, aproposena izan daiteke ordenagailu pertsonaletan xahutzen den dirua eskolako ordenagailuetan inbertitzea. Horrela aparatu hauek etxeetan sortzen duten zamaz urruntzeaz gain, osasun kalteez ere urrunduko ditugu gazteak. Hala ere, bizitza bezala, dena ez da zuri ala beltza, oreka bila dezakegu; teknologiak ondorio onak ere badakartzalako. Informatikak zenbait gaitasun lantzea ahalbidetzen du; horregatik ikasgai honetan ordu gehiago eskaini ahalko lirateke ordenagailu pertsonala izan beharrean.
Hezkuntzaren helburua bai trebetasun teknologikoa bai garapen pertsonala lortzea da, eta arestian azaldu bezala, informatika eskola orduak areagotuz, gaitasun elektroniko gehiago lortuko dute gure gazteek. Ordenagailu pertsonalak moztuz, ordea, norbanakoaren garapenari arnasa emango diogu. Hortaz, buelta bat eman beharko diogu jarraitzen ari garen bideari.
Trapagarango Solas AEK euskaltegiko trinkoko ikasleak:
Laura Santos Peña
Janire Aguión Gutierrez de Rozas
Alexander Carreras Dolado
Egoitz Espiña Goitia
Uxue Sollano Duro
Eneko Galaz Planillo
Naroa Perez Lopez
Naroa Prados Damota
Janire Trapaga Ibañez
Julen Caldera Liberal
Eneko Díez Crespo