argia.eus
INPRIMATU
Aparteko ordainsariak aurreratzea onartu du Legebiltzarrak
ARGIA @argia 2012ko abenduaren 28a
Josu Erkoreka Administrazio Publiko eta Justizia sailburuaren esanetan, 2013ko ordainsariak aurreratzea "zentzuzko irtenbidea" da. (Argazkia: Eitb.com)

Eusko Jaurlaritzaren lege proposamena EAJren aldeko botoa jaso du. EH Bildu, PSE-EE, PP eta UPyD abstenitu egin dira. Administrazio publikoko 67.000 langileek 2013ko udako lansaria urtarrilean eta abendukoa uztailean kobratuko dute.

Oraingoz ez dago argi zer gertatuko den 2013ko abendutik aurrera.