argia.eus
INPRIMATU
Pedro Sánchez (PSOE)
“Oraingoan bai ala bai izango dugu gobernu aurrerakoi bat”
  • Espainiako presidente behin behinean eta PSOEko hautagai Pedro Sánchezek, Madrilgo Ferrazeko egoitzan hitz egin du bere militanteen aurrean, hauteskundeak irabazi dituela jakin ostean.

ARGIA @argia 2019ko azaroaren 10

"Zorionak denoi, urtebetean hirugarren aldiz irabazi ditugu hauteskundeak", esan du oihuka Sánchezek, hauteskunde orokorren bi deialdiak eta udal hauteskundeak aintzat hartuta. "Baina ez da gure asmoa hauteskundeak irabazten jarraitzea –gaineratu du segidan–, baizik eta gobernu egonkor bat osatzea".

Horretarako, alderdi guztiei deia egin die "eskuzabaltasunez" eta "erantzukizunez" joka dezaten, "Espainiak bizi duen egoera politikoa desblokeatzeko". Ondoren, ildo beretik jarraitu du: "Demokraziak herritarrok deitu gaitu hautetsontzietara eta orain alderdioi deitzen gaitu egoera hau desblokeatzeko".

Sánchezek bere kanpainako leloari heldu dio ostean: "Oraingoan bai ala bai gobernu progresista bat izango dugu". Hala ere, horretarako marra gorria jarri du Espainiako presidenteak eta alderdi guztiekin hitz egingo duela adierazi du "salbu eta bizikidetzatik auto-baztertzen direnekin".