argia.eus
INPRIMATU
IƱaki Berhokoirigoin
“Oraingo munduan, iruditzen zaigu kontsumitzailea ere ez dela irabazle”
  • Ostegun arratsean abiatu da Lurrama, Bidarteko Estian egin den mahai-inguru batekin. Bertan, Korsika eta Euskal Herriaren bilakaera instituzionala jorratu dute. Besteak beste, Peio Dufau diputatua eta Jean René Etxegarai, Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria, bertan izango dira.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2024ko azaroaren 08a

Lurrama, Ipar Euskal Herrian urtero antolatzen den azoka bat da, nekazaritza eta elikadura burujabetza sustatzeko helburua duena. Azoka honek, tokiko ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko harremanak estutzea du helburu, eta, aldi berean, laborantza eredu iraunkorrak sustatzen ditu.

Iñaki Berhokoirigoin, Lurrama azokako lehendakaria, gure eguneko gonbidatua izan da. Aurtengo lema, gonbidatua den Korsika herrialdea eta ohorezko gonbidatua den Karine Jacquemart izango dira mintzagai.