Ez dut uste ordea Mas ez den beste hautagairik presidentea izango denik. Finean, Mas CDC, ERC, Omnium eta ANCren arteko akordioaren hautagaia baita, ez alderdi batena soilik.
Herri ezkorra da Kataluniarra. Naturalki ezkorra. Hemen bizi naizenetik, detaile txiki askotan ikusi dut ezkortasun hori: zoazte futbolera, teatrora, lanera edo edozein bestelako giza ekitaldira eta kataluniar askok, ez denek, aspektu positiboak eta ongi egindakoak ikusi baino aspektu txarrak eta akatsak ikusiko dituzte. Askotan kolpatua izan den herri baten ezkortsun antropologikoa esaten diot nik. Atzoko hauteskundeekin bera gertatu da. Independentismoak hauteskundeak galdu dituela dirudi eta.
Eta datuak datu dira. Lehendabizikoz independentziarako prozesu garbi bat planteatu duten indarrek gehiengo absolutua dute legebiltzarrean, Kataluniako bailara guztietan, eta Bartzelonan , irabaziz. 100.000 bozka faltatu zaizkie Baiko indarrei bozkatan ere gehiengoa absolutoa lortzeko, baina garbiki ezetza defendatu zuten indarren batura bozken % 39a suposatzen du; bai garbia defendatzen dutenena % 48a.
Eta aurrerantzean? Gobernua osatuko du JuntspelSík CUPen laguntzarekin. Ziurrenik, egutegia berplanteatuko da, eta 18 hilabeteko prozesua izatea nahi zena bizkortu egingo da CUPen presiopean. Ez dut uste ordea Mas ez den beste hautagairik presidentea izango denik. Finean, Mas CDC, ERC, Omnium eta ANCren arteko akordioaren hautagaia baita, ez alderdi batena soilik. Jarraian, legebiltzarrak “deskonexio legea” bozkatuko du legebiltzarrean, gutxienez 73 eserlekuen sostengua lortuz. Lege horren arabera, Kataluniak prozesu konstituziogile bati hasiera ofiziala emango dio eta Espainiari banaketa bideratuko duten aspektuak negoziatzera eskatuko dio. Espainiatik etorriko den erantzuna ezaguna da: Konstituzio Auzitegia. Honek emandako sententziaren desobedientzi instituzionala izango da, praktikan, Katalunia bide propioaren bidean jarriko duena.