argia.eus
INPRIMATU
Orain arteko preso trukaketa handiena egin dute Errusiak eta Ukrainak
  • 230 ukrainar eta 248 errusiar askatu dituzte. Trukaketa Arabier Emirerri Batuek sustatutako akordio bati esker burutu da.

Mattin Azpiroz Pagola 2024ko urtarrilaren 05a
Asteazkenean Errusiarekin egindako trukearen ostean askatutako preso ukrainarren irudia. // Argazkia: Presidencia Ucrania

Errusiak eta Ukrainak preso-truke garrantzitsua egin dute, eta 230 ukrainar eta 248 errusiar askatu dituzte asteazken honetan, Arabiar Emirerri Batuek sustatutako akordio bati esker.

Emirerri Batuetako Kanpo Arazoetako Ministerioak, trukea egotzi die "Errusiako Federazioarekin eta Ukrainako Errepublikarekin zituen harreman adiskidetsu sendoei".

Ukrainako presidente Volodímir Zelenskik bere sare sozialen bidez iragarri du 213 soldadu, hamaika ofizial eta sei zibil bere herrialdera. Preso horietako batzuk gatazka espezifikoetan inplikatuta egon ziren, hala nola, Azovstaleko siderurgia-lantegiaren setioan Mariupol defendatzen.

Bestalde, Errusiako Defentsa Ministerioak jakinarazi du 248 errusiar gerra-preso itzuli direla Ukrainara, "negoziazio konplexuen" ondoren.

Hala ere, uste denez 4.000 ukrainar militar baino gehiagok jarraitzen dute preso Errusian, nahiz eta armadek ez jakinarazi bi aldeetako preso kopuru zehatzak. Gainera, aurreko trukeetan itzuli diren preso batzuek espetxeetan jasandako tratu txarrak eta torturak kontatu dituzte.