OPUSeko unibertsitateko ikasleei beka gehiago emanen dizkie Nafarroako Gobernuak, errekurtsoak onartuta

  • Aurtengo ikasturteko beka deialdiari aurkeztutako errekurtsoetako batzuk onartu ditu Hezkuntza Sailak eta 700.000 euro gehiago esleituko dizkio beken diru sailari; guztira, 4.334.104 euro.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko apirilaren 21ean - 12:22
Maria Solana da Hezkuntza kontseilaria.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

OPUSeko unibertsitateko ikasleei beka gehiago emanen dizkie Nafarroako Gobernuak, 2016-2017ko beka deialdiari sei ikaslek aurkeztutako errekurtsoetako batzuk onartu eta gero. Izan ere, Nafarroako unibertsitateko ikasleek Nafarroako Unibertsitate Publikoan plazarik lortu ez zutela ziurtatu behar zuten beka eskatu ahal izateko eta, datak medio, ezin izan zuten. Beraz, baldintza hori ezartzerakoan, "kalkulu akatsa" egin zuela onartu du Hezkuntza Sailak. 

Zuzenketa koefizienteak eta tarteak ere aurreko deialdietakoak izanen dira, aintzat hartuta Nafarroako Unibertsitateko ikasleek ez zutela irizpide berrien berri izateko aukerarik izan -aurreko baldintzak azken hogei urteetan ez dira aldatu-. 

Beka jasotzea "ez da eskubidea"

Beka deialdia moldatu badu ere, zehaztapena egin nahi izan du Nafarroako Gobernuak: beka jasotzea ez da eskubidea; beka eskaitzaileek ez dute "berezko eskubiderik" beka jasotzeko, "zentzu tekniko juridikoan", baizik eta "eskubiderako aukera". Ondorioz, beken deialdia moldatzea Gobernuaren eskumena izan badela oroitarazi du Maria Solanak hezkuntza kontseilariak: “inondik inora ez da ilegala”.

Bekei bideratuta diru sailak gora eginen du: 700.000 euro gehiago jarriko ditu Nafarroako Gobernuak, "kontzeptu eta eskatzaile guztientzat". Guztira, 4.334.104 euro esleituko ditu bekentzat, beraz.

Lehenengo mailakoentzat baino ez

Orain, OPUSeko unibertsitateko ikasleek hilabete beteko epea izanen dute eskaerak egiteko: hori bai, bakarrik lehenego mailakoentzat izanen da aukera, haiek ez baitzekiten beka eskatzeko aldez aurretik NUPen izena eman behar zutenik, irizpideen akatsa zela eta. Gainontzeko ikasleek ezinen dute.

Bide horretan, Solanak gogorarazi du "gutxi batzuk" izan direla beken aferan "kaltetutakoak" eta "ikasle asko" direla, ordea, beken irizpideak aldatuta "onura" izan dutenak. 

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Unibertsitatea
2024-11-19 | Leire Ibar
Nafarroako Unibertsitate Publikoak Justizia Errestauratiboko Titulua eskainiko du 2025ean

Bitartekaritzaren eta pertsonen arteko komunikazio zuzenaren bidez, izaera penaleko gatazka bati konponbidea aurkitzea da Justizia Errestauratiboaren helburua. NUPek eskainiko duen prestakuntza 100 ordukoa izango da eta ikasleei titulazioaren gastuen %90 ordainduko zaie. 


2024-11-14 | Leire Ibar
10.000 bat ikaslek eskatu dute unibertsitateko matrikulak merkatzea eta bekak hobetzea

Doako unibertsitatea aldarrikatu eta EHUren erantzukizuna seinalatu dute 10.549 ikaslek, Unibertsitateko Indar Batasunak abiatutako sinadura bilketaren bidez.


EHUko errektoreordeak kontu anonimo bat erabiltzen zuen beste hautagaitza taldea iraintzeko

Modu iraingarri eta mespretxagarrian, komunismoari loturiko ustezko atxikipen-politikoak egozten zizkion, besteak beste, Guillermo Quindós egungo errektoreordeak eta Eva Ferreiraren hautagaitza zerrendan dagoen kideak hauteskundeetara aurkeztuko den beste taldeari,... [+]


EHUn Medikuntza euskaraz ikasteko plaza kopurua espainolezkoarekin parekatu nahi du Jaurlaritzak

EHUn Medikuntza euskaraz ikasteko plaza gehiago behar al diren galdetuta, hori EHUk erabaki behar duela erantzun zuen berriki Jaurlaritzak. Orain, ordea, datorren ikasturterako Medikuntzan 40 plaza gehiago eskaintzeko akordioa egin du Jaurlaritzak unibertsitate publikoarekin,... [+]


Intuizioaren ebidentzia: erdara darabilten Euskal Herriko hedabideek bizkarra ematen diote euskarazko kulturari

Bertsolarien kasua da agerikoena: euskaraz eta erdaraz egiten duten hedabideetan, euskarazko bertsioan soilik dira ezagutarazten. Horrez gain, bistaratu da beste titular interesgarri hau ere: Euskal Herriko 11 hedabideren 2023ko lana aztertuta, Euskal Herrikoa ez den kanpoko... [+]


Mediku euskaldunak falta badira, zergatik EHUk ez ditu eskaintzen Medikuntza plaza gehiago euskaraz?

Eusko Legebiltzarrera heldu da gaia, eta pobrea izan da Eusko Jaurlaritzaren erantzuna. Osakidetzak medikuak falta dituen arren, apenas handitu diren Medikuntza ikasteko plazak EHUn. Gainera, karrera euskaraz ikasteko plaza gutxiago eskaintzen dituzte espainolez baino, nahiz eta... [+]


2024-10-15 | Leire Ibar
Fiskaltzak EHUko zuzenbideko irakaslearen “mezu faxistak” ikertzeko eskatu dio Ertzaintzari

Urri hasieran kaleratutako EHUko irakaslearen inguruko txosten bat egiteko eskatu dio Fiskaltzak Ertzaintzari. Kasuaren nondik norakoak sakonki ikertzeko eta gorroto deliturik egon den ala ez aztertzeko helburua du, salaketa jartzea erabaki aurretik.


Desfokuratze informatiboa

Ikasturte hasieran hauteskundeak izan behar ziren EHUko agenda informatiboko gertaera nagusia. Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean, gainera, hitzordu bikoitza dugu, gure zentroko batzarra ere urrian hautatuko baita. Aukera zabaldu da kudeaketa-eredu ezberdinak ezagutu... [+]


2024-10-07 | Behe Banda
EHUn, zaharrak berri

Ezin inoiz jakin zer topatuko duzun ikasturtea hasten denean, irailaren lehenak beti ohi dira tentsio altuko garaiak, hiru ala berrogei urte izan. Motibazio altuko garaia, hizkuntza eskolan eta gimnasioan izena emateko unea. Aurten zeramika ere egingo dut, beti izan da nire... [+]


2024-10-03 | Leire Ibar
Kaleratu egingo du EHUk iruzkin diskriminatzaileak zabaldu dituen irakaslea

Egoera juridikoki aztertu ondoren, Euskal Herriko Unibertsitateak erabaki du Zuzenbide Fakultatearen Bizkaiko Ataleko irakaslea lanpostutik kentzeko prozesua martxan jartzea. Irailaren 27an hasi ziren irakaslearen aurkako salaketak. Orduztik ehundaka izan dira auzi honen... [+]


EHU desitxuratzen duen irakaslea

Sanchezi buruz ari gara, joan den ostiralean astindu gintuen kasuaz. Adierazpen askatasuna defendatzen dugu, baita gustuko ez ditugun adierazpenak egiten direnean ere. Askatasun horrek iritzi arrazoituetan eta kontrastatutako datuetan oinarritutako ideiak adierazteko... [+]


EHUko Zuzenbide fakultateko ikaslea
“Hasieratik neurri zorrotzak hartu beharrean, ikasleen erantzun irmoaren zain egon da EHU”

Azken egun hauetan, "Faxistak kanpora!" lelopean EHUko Zuzenbide fakultatean eramandako borroka antifaxistaz hitz egin dugu anonimotasuna atxiki nahi izan duen ikasle batekin. Sare sozialetan frankismoa goraipatzen eta mezu xenofobo, matxista eta homofoboak zabaltzen... [+]


EHUk eskolak ematea debekatu dio, behin-behinean, “mezu faxistak” zabaldu dituen irakasleari

Euskal Herriko Unibertsitateak jakinarazi duenez, gutxienez astebetez ez du eskolarik emango Zuzenbide Fakultateko irakasleak. Astelehen goizean Leioako campuseko ehunka ikaslek sare sozialetan frankismoa goraipatzea eta mezu xenofobo, matxista eta homofoboak hedatu izana salatu... [+]


EHUn euskaraz ikasi nahi eta gaztelaniaz egitera behartuta

Filosofiako laugarren mailan, EHUn, nahitaez ikasgairen bat gaztelaniaz hautatu behar dute ikasleek, ez baitago nahikoa ikasgai euskaraz. Gaztelaniazko ikasleek ez dute arazo hori, eta bitxia da, euskarazko ikasle gehiago dagoelako gaztelaniazkoak baino. Beste karrera batzuetan... [+]


Eguneraketa berriak daude