Ikastetxeak webgune bat sortu du irakasleari babesa erakusteko eta biktima “gezurretan dabilela” jakinarazteko.
Urriaren 4tik 11ra bitartean Bizkaiko Probintzia Auzitegian epaituko dute “Gaztelueta kasua”. Asier (izen faltsua) ikasleari abusuak egin zizkion irakaslearentzat hiru urteko kartzela zigorra eskatu du fiskaltzak. Aldiz, akusazio partikularrak hamar urteko espetxe zigorrera kondenatzeko eskaria egin du.
Biktimaren aita Juan Cuatrecasas Asua “sumindu” egin du ikastetxeak webgunea sortu duenean. Dioenez, adin txikikoaren zein familiaren bertsioa behin eta berriz zalantzan jartzen da. “Gainera, sarearen berri emateko gutunak banatu zaizkie ikasleei, etxean eman ditzaten”. Hala ere, familiak lortu du hainbat komunikabiderekin harremanetan jarri ostean, beraien egia zabaltzea.
“Ikastetxearen jarrera iruzurgilea, arduragabea, gezurtia da eta gainera beraien baloreekin, hau da, balore katolikoekin bat ez datorrena”, salatu du Juan Cuatrecasasek.