argia.eus
INPRIMATU
Oposizioak eta sindikatuek uste dute ez direla nahikoa ikertu Osakidetzako oposaketei jarritako salaketak
  • Hemeretzi kategoriatan jarri zituzten salaketak eta zortzi bakarrik ikertu dituzte.

Asier Gonzalez de San Pedro @asiertxiki98 2018ko irailaren 19a
Argazkia: ELA

Oposizioko alderdi nagusia den EH Bildurentzat Osasun Sailak eta Osakidetzak ez dituzte behar bezalako ikerketak egin eta orain arte eman dituen esplikazioak “guztiz eskasak eta etsigarriak” izan dira.

Elkarrekin Podemosek dio agintariek “amaitutzat jo”  nahi dutela ikerketa eta ez dutela neurririk hartu adiskidekeriarekin bukatzeko. PP-k, aldiz, “atentzioa desbideratzeko” dela esan du eta ateratako ondorioak “ke gortina dentsoagoa” izateko egin dituztela.

ELA sindikatuak dio ikerketaren itxiera “onartezina” dela, Osasun sailburuaren kargugabetzea eskatu dute eta sistema berri bat beharrezkotzat dute. Euskadiko Sendagileen Sindikatuak dio ikerketak erantzule bakar bat bilatzen zuela eta ez prozesuaren beraren akatsak agerian uztea. “Arazoa zein zen jakin gabe” ikerketa amaitutzat jotzea egotzi diote LABek eta CCOOk Osakidetzari.