argia.eus
INPRIMATU
Ontziolen aferagatik itzuli beharrekoaren erdia baino gutxiago bildu du Espainiak
  • Ontziolen auziagatik 126 miloi euro itzuliko dituela esan zuen Espainiak. Europa ez dator bat kopuru horrekin eta zenbatekoa kalkulatzeko metodologia aztertzen dabil.  Atzo zuen Espainiak Bruselari dirua bildu duela jakinarazteko azken eguna; baina ontzigintza sektoreak adierazi duenez, 50-60 miloi euro baino ez ditu jaso oraindik.

Eider Madina Berasategi @xaukenaxauk 2013ko azaroaren 19a
Laguntza fiskalak legez kanpokoak zirela egotzita 126 milioi euro itzultzeko eskatu zion Europako Batzordeak Espainiari.

Espainiako Gobernuko eledunek jakinarazi dute ontzi bakoitzaren kasua banan banan aztertzen ari direla eta horrek prozesua zaildu egiten duela, kontratu eta egoera bakoitza ezberdinak direlako. Horrez gain, inbertsiogile gehienak atzerritarrak izateak “prozesua korapilatu” egiten duela gehitu dute.

“Tax lease" sistemaren bidez ontziolak eraikitzeko jasotako laguntza fiskalak legez kanpokoak zirela ebatzi zuen Europako Batzordeak uztailean. Eta ontziak finantzatu zituzten inbertitzaileak dirua itzultzera behartu zituen.

2007 eta 2011 urteen artean 190 ontzi egin ziren Espainian, horietatik 130 diru laguntzei esker. Laguntza fiskalak legez kanpokoak zirela egotzita 126 milioi euro itzultzeko eskatu zion Europako Batzordeak Espainiari. Inbertsiogileek itzuli beharko dute dirua, eta ez ontziola sektoreak.