argia.eus
INPRIMATU
Ontziolen afera: zirt edo zart egiteko astea
  • Europako Batzordeak asteazkenean eztabaidatuko du Joaquin Almunia Europako Konpetentzia batzordeko Komisarioaren proposamena. 2005-2011 urte bitartean Espainiako eta EAEko ontziolei beraien jarduera indartu zezaten emandako diru laguntzak bueltatzea eskatu die inbertitzaileei.

Xuban Zubiria @xubanzubiria 2013ko uztailaren 15
Ontziolen aferak 4.000 langileri eragingo die EAEn. Argazkia: lainformacion.com

Almuniak asteazkenean aurkeztuko duen txostenean, diruaren itzultze horretatik at utziko ditu ontziolak eta ontzi jabeak, bere aburuz ez baitira beraiek izan diru laguntzen eraginak eta irabaziak jaso dituztenak. Harria prozesu horretan parte hartu zuten inbertsoreen teilatuan dago orain, Industria ministroaren arabera 2.000 milioi euro baino gehiago itzuli beharko baitizkie Gobernuari.

Kaltetuek eta instituzioek oraindik esaten dute argumentu juridiko nahikoa badagoela, Europak exijitzen dituen diru itzultze horiek gelditzeko. Ontziolen aferak 4.000 langileri eragingo die EAEn.

Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak lehengo ostegunean Almuniarekin edukitako bileraren ostean, Rajoyri eskatu zion posizionatu dadila arazoaren inguruan eta defendatu ditzala Espainiako ontziolen interesak Europako estamentu eta komisarioen aurrean.