NAIZek jakinarazi duenez, Kalamendi itsasontziko arrantzale batek koronabirusak eragindako sintomak sumatu zituen apirilaren 24ean eta itsaso zabaleko mediku-ontziak porturatzeko agindua eman zion. Biharamunean, –gaur goizean– hetsi dute portua.
Ondarroako portua hetsi behar izan dute larunbat goiz honetan, babes-neurri gisa. Hain zuzen, koronabirusak eragindako sintomak sentitu ditu Kalamendi itsasontziko arratzale batek eta itsasontzia bertan porturatzeko agindua eman dio itsasoko mediku-ontziak. Informazioaren berri eman du NAIZ komunikabideak.
Arrantzalea Galdakaoko ospitalera eraman dute. Beste hamar bat arrantzalek osatzen dute ontzi honen eskifaia eta arrantzaleari egingo zaion testaren emaitzaren beha dira, ondokoaz erabakitzeko.