argia.eus
INPRIMATU
Ondarroako araztegiak ur zikinak isuri zituen itsasora maiatzean
  • Maiatzaren 24an Ondarroako araztegiak itsasora ur zikinak bota zituela baieztatu dio Bizkaiko Ur Partzuergoak Eguzki kolektibo ekologistari.

Xalba Ramirez @xalbaram 2017ko ekainaren 16a
Ondarroan isuritako ur zikinak (Arg: Eguzki)

Eraiki zutenetik behin baino gehiagotan gertatu dira isurketak. Itxura denez, saneamendu sarean ur gazia sartzen da marea biziak daudenean, eta garbitu gabe itsasora bota behar izaten dute ura.

Talde ekologistak ur partzuergoari eta instituzioei arazoa ahalik eta azkarren konpontzeko eskatu die.