Martxoaren 7an ekin zitzaien Iruñean Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak eta Nafarroako Ondare ez-materialaren Artxiboak antolatuta III Jardunaldi Zientifikoei. Teknologia berriak, begirada berriak lelopean XXXI. Folklore Jardunaldiak antolatu ditu Ortzadarrek azken hilabeteotan eta martxoaren 11 bitartean Nafarroako ondare ez materiaralen artxiboarekin lotuko dira jardunaldiok.
Hain zuzen ere, 10 urte dira Nafarroako ondare ez materialaren artxiboa martxan jarri zela eta urteurrenaren harira materiarik gabeko ondarea eta teknologia berriak uztartu dira jardunaldietan. Maria Angeles Querol eta Alex Ibañez Madril eta Euskal Herriko unibertsitateetako kideiak izango dira, besteak beste, jardunaldi hauetako hizlariak.
[Albiste hau dantzan.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra]