Oñatiko LPM taldeak egin du filma herriko hainbat lagunen laguntzarekin. Lope Agirre konkistatzailea gaur egun sorterrira itzuli izana abiapuntu hartuta, 2019ko udal hauteskundeen atarian herriaren independentzia aldarrikatuko du. Umorea eta kritika eskutik helduta, Agirrek 1561ean egin zuen El Dorado espedizioko abenturak eta Espainiako errege Felipe II.ari idatzi zion gutuna ekarri dituzte gogora.
Urrian estreinatu zuten eta ordutik hainbat gaztetxe eta zine aretotan izan da ikusgai. 2018ko udan grabatu zuten lana Oñatin bertan.