argia.eus
INPRIMATU
Oñatiko dantzarien Korrika
  • Aurrena luzaidarrak eta ondoren oñatiarrak, korrika dantzan. Larunbat goizean igaro da korrika Oñatitik eta Oñatz dantza taldeko dantzariek dantzan eraman dute lekukoa. Oñatzeko bi kidek lekukoa hartu duten momentuan, dantza taldeko gainerako kideek ere aurrealdean sartu dira kaskainetekin.

dantzan.eus 2019ko apirilaren 16a

Dantzariek, Korpusetako prozesioan alde batetik bestera mugitzeko dantzatu ohi dituzten San Migel zortzikoaren urratsekin jarraitu diote korrikako lekukoari.

Luzaidarren gisan, oñatiarrek ere gertu dute korpus eguna, aurtengoan korrika beroketak egiteko aitzakia ederra bihurtu da zenbait dantzarirentzat. Irudiak: Hamaika telebista, Oñatiko dantzarien Korrika, Oñati, 2019-04-13.

Albiste hau Dantzan.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu.