argia.eus
INPRIMATU
Omenaldi hunkigarria iaz hildako euskaltzainei

2009ko martxoaren 02a

Omenaldi beroa eskaini zieten iaz hildako euskaltzainei ostiralean Donostian. Milagros Bidegain, Ignacio Telletxea Idigoras, Jacques Etxeberri, Henrike Knörr, Xabier Diharce Iratzeder eta Karmelo Etxenagusia izan ziren omenduak. Urgazle, oso edo ohorezko izan, denak euskaltzain zirela azpimarratu zuen Andres Urrutia Euskaltzaindiko presidenteak.

Bestalde, martxoko osoko bilkuran bozkatu eta berretsi beharko duten arren, Xarles Videgain da Txomin Peillen euskaltzain emerituak utzitako lekua betetzeko hautagai bakarra. Piarres Charritton, Jean Haritschelhar, Joseba Lakarra eta Beñat Oihartzabal euskaltzain osoek aurkeztu dute Videgainen hautagaitza.