Pandemiak eragin duen txerto eta oinarrizko medikamentuen eskasiagatik, Osasunaren Mundu Erakundeak esan du Afrikan milioi erdi bat pertsona hil daitezkela HIESarekin zerikusia duten gaitzekin, Democracy Now hedabideak jaso duenez.
2008ko krisiak bateko eta besteko osasun sistemetan izan zituen ondorioen antzekoak gerta daitezkeela adierazi du OMEk. Garai hartan milioi bat pertsona inguru hil ziren HIESarekin zerikusia duten gaitzen ondorioz.
Koronavirusaren ondorioz ezarritako konfinamenduak arintzen hasi dira Afrikako zenbait herrialde, besteak beste, kontinenteko herrialderik jendetsuena den Nigeria. Hegoafrika da positibo gehien erregistratuta dauzkan herrialdea Afrikan, eta neurri zorrotzak ezarri ditu. Hala ere, orain gutxi ariketa fisikoak egiteko kalera ateratzea eta jatetxeei janaria etxeetara banatzea baimendu du.
Azpiko grafikan ikus daiteke herrialdez herrialde GIB birusa zenbat helduren artean zabalduta dagoen estimazioa: