Aspartamo edulkoratzaile artifiziala minbizia eragin ditzakeen substantzien artean jarri du Osasunaren Munduko Erakundeak, nahiz eta aldi berean “kontsumoa, neurrian, segurua” dela esan.
Aspartamoa freskagarrietan eta beste elikagai askotan erabiltzen den eztitzaile artifiziala da. Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) ostiralean minbizia eragin dezakeela adierazi du, baina ohiko kontsumoa “segurua” dela ziurtatu du. “Light” edo “%0” etiketa duten milaka produktuk dute substantzia hori, baita kafeari jartzen ohi zaion “azukreak” ere.
Eztitzailea 2B taldearen barruan jarri dute OMEko adituek. "Arriskua dago, nahiz eta nekez gertatuko den”, azaldu du Australiako RMIT Unibertsitateko Oliver Jones kimikoak. Hala ere, aspartamoaren inguruan ez dira egin nahikoa ikerketa.
OMEk eguneroko dosi segurutzat duen kopurua pertsonako 40 mg kilo da, eta “arriskurik gabe” kontsumitu daitekeela adierazi dute. Francesco Brancak, OMEko Nutrizio, Osasun eta Garapenaren zuzendariak, ikerketa gehiago behar direla adierazi du, "egoera gehiago argitzeko".