Bizkaiko Foru Aldundiak, Agustin Ibarrola basoa margotu zuen artistaren familiaren onespenarekin, gaur egungo basoaren inguruetan Ibarrolaren zuhaitzen erreplikak egingo dituela jakinarazi du. Izan ere, jatorrizko basoko zuhaitzak hiltzen ari dira, xingola marroia gaitzagatik eta beraien adina dela-eta.
Ibarrolaren familiak ez ezik adituen batzorde batek ere baiezkoa eman dio Aldundiaren neurriari. Jatorrizko basoari dagokionez, erortzeko arriskurik ez duten guneak zabalik mantenduko dituzte, eta gainontzeko eremuak espezie autoktonoz birpopulatuko dituzte.
Basoa Bizkaian oso garrantzitsua dela azpimarratu nahi izan du Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak, “sinbolo” bezala ere definitu du. Horregatik, eta Agustin Ibarrolaren lana gordetzeko asmoz, obrak mantendu nahi dituzte, beste eremu baten bada ere.