argia.eus
INPRIMATU
Olivier Dubois kazetari frantsesa bahitu du Al Qaedaren gertuko talde batek Malin
  • Frantziako kazetaria Malin bizi zen azken urte hauetan kazetaritza lanak eginez hainbat hedabidetarako. Apirilaren hasieran desagertu zen Gao hirian erreportaje batean lanean zebilela. 

Ixone Arana @ixonearana1 2021eko maiatzaren 05a

Le Point Afrique eta Liberation egunkarietarako erreportaje bat egiten ari zela desagertu zen Oliver Dubois kazetaria Malin. Al Qaedaren gertuko talde jihadistak bideo bat zabaldu du sare sozialetan bahiketaren berri emanez. Twitterretik zabaldu dute 21 segundoko bideoa eta bertan kazetariak berak dio bahituta dagoela. Zehazten duenez, Islama eta Musulmanen Aldeko Taldeak bahitu du (Jnim arabieraz) eta familiari, lagunei eta agintariei zuzentzen zaie, bere askatasuna lortzeko ahal dutena egin dezatela eskatuz.

Agintarien esanetan, hala ere, bideoa egiaztatze basean dago, Le Point aldizkari frantsesak jaso duenez, RSF Mugarik Gabeko Kazetarien erakundeak bazuen desagerpenaren berri baina, adierazi duenez, ezer ez zabaltzea erabaki zuen askatzeko ahaleginak ez eragozteko. Malin, komunitateen arteko borrokak eta Al-Qaedarekin eta (EI) Estatu Islamikoarekin lotutako talde txikien erasoak ugaritu egin dira. Talde Islamistak 2012an ekin zien erasoei Maliko iparraldean eta gatazka egoera zabaldu da baita ere Burkina Faso eta Nigerrera.