Animalien Askapenerako Frontea taldeak hartu du bere gain ekintza.
Igandean Oliteko (Nafarroa) zezen plaza zezenketen aurkako pintadekin agertu zen. Pintada horietan “hiltzaileak”, “heriotza”, “tortura” eta “Tortura ez da inoiz izango kultura” bezalako esaldiak irakurri zintezkeen.
Bi egun beranduago Frantzian bi harategi eta gaztandegi baten erakusleihoak hautsi zituzten talde honetako kideak.
Nafarroako zezen-elkarteko Iruneako egoitzari egindako eraso eta Sanferminetan erabiltzen diren instalazioen sabotajearen arduradun dira.