argia.eus
INPRIMATU
Argazkitan (III)
Olibondoa

Kauldi Iriondo Galarraga Urko Apaolaza Avila @urkoapaolaza 2022ko abuztuaren 17a
(Argazkia: Kauldi Iriondo)

Migratzaile hauek Melillako Etorkinak Barneratzeko Zentroan eduki dituzte isolatuta hainbat egunez, eta irten orduko olibondo bat landatu dute, Maroko eta Espainiako Estatua banatzen dituen hesia igaro nahian hildako euren lagunak gogoratzeko. Ekainaren 24an Europan bizitza duinago bat bilatzeko asmoz ehunka lagun saiatu ziren Melillako hesia gurutzatzen: Marokoko gendarmeek –Espainiako poliziaren laguntzaz– errepresio basatiz erantzun zuten, eta gutxienez 37 pertsona hil zituzten.

 

[Argazki hau ARGIAren Aktualitatearen Gakoak 2022 100 orrialdeko aldizkari berezian argitaratu da. ARGIA Jendeak paperean edo PDFan jasoko du, bakoitzak hautatu duen gisan. Oraindik ez baduzu pausoa eman, egin zaitez ARGIAkoa eta plazer handiz bidaliko dizugu! Gainerakoek, Azokan eros dezakezue]