Iruñeko Olga Comes preso politikoak baldintzapeko askatasuna lortu du, 13 urteko espetxealdiaren ondoren. 2019tik zituen zigorraren hiru laurdenak beteak baina ekain honetan onartu zioten hirugarren gradua.
Olga Comesek 53 urte ditu eta Iruñeko Donibane auzokoa da. 2008. urtean atxilotu zuten Dijonen Asier Ezeizarekin batera eta ETAko kide izateagatik zigortu zituen Parisko Auzitegi bereziak. Frantzian kondena bete ondoren, 2012an Espainiaratu egin zuten, eta Madrilgo Auzitegi Nazionalean kondena berria erantsi zioten. Hainbat kartzela eta errepresioaren ondorioak bizi behar izan ditu: 2016an Leongo Mansillan zegoela, bera bisitatzera zihoan hurbileko pertsona batek istripu larria izan zuen. Ondoren Asturiasko Villabonara lekualdatu zuten, eta azkenik Iruñera.
Etxerat-ek zabaldu du berria:
? Olga Comes Arambillet preso politiko iruindarra baldintzapeko askatasunean geratu da 13 urteko zigorra bete ondoren #Batgutxiago Ongi etorri Olga!
Oharra ?https://t.co/Wgei1uMXaD
— Etxerat Elkartea (@EtxeratElkartea) November 9, 2021