argia.eus
INPRIMATU
Olga Comes euskal preso politikoa aske geratu da, zigor osoa beteta
  • Etxeratek jakitera eman duenez, Olga Comes euskal preso politikoa eranat aske geratu da, ezarritako kondena osorik beteta. 2021eko azarotik baldintzapean aske zegoen.

ARGIA @argia 2022ko urtarrilaren 19a
Orain presoak manifestazioa Bilbon, 2019. Argazkia: Hitza

Azken hilabeteak baldintzapean aske pasa ostean erabat aske utzi dute Olga Comes preso politiko iruindarra, 13 urteko zigorra osorik beteta. Comes izan zen Euskal Herri inguruko kartzela batera lekualdatu zuten presoetako bat. 2019an eraman zuten Leongo espetxetik Villabonakora. 2019ko azaroan bera bisitatzera bidean istripua izan zuten bere senideek.

Ondoren, Iruñeko kartzelara ekarri zuten, eta joan den urteko ekainean hirugarren gradura pasa ostean baldintzapean aske utzi zuten azaroan. Etxean igaro ditu azken hilabeteak, baina orain bete du ezarritako kondena osorik.