Olatz Altunari Indartu, berritu, bizi goiburudun artikulua argitaratu diote %100 euskalduna den egunkari bakarrean. Artikulu interesgarri eta mamitsuari, ohar batzuk egitera ausartuko naiz baina, atrebentzia ez bada.
Printzipioak adostu:
Printzipioak adostea aipatu du Olatzek lehentasun “errealitate soziolinguistikoan eta etorkizunera begirako jomugan oinarrituta”, eta baita “hiru printzipio orokor” proposatu ere.
1) “Euskara da Euskal Herriko berezko hizkuntza: inon erabiltzekotan hemen erabiliko da, eta soilik guri dagokigu eustea”. Ados, berezkoa “eta jatorrizkoa” gehituko nuke.
2) “Gaur egun gizarte eleaniztunean bizi gara, ez gizarte elebidunean”. Ezin ados egon. Batetik beti (edo) izan direlako bi hizkuntza baino gehiago bizirik Euskal Herrian, egungo oparotasunarekin ez bada ere. Bestetik, praktikan, jardun pribatuez gaindi, gure gizartea gazteleraduna delako alde batean, eta frantsesduna bestean. Hegoaldean badira oraindik herri elebidun batzuk, “arnasgune” deitzen ditugun horiek; Iparraldean… ez dakit.
Bestela adieraziko nuke:
“Egun gizarte erdaldunduan bizi gara. Gizarte bizitza espainieraz gauzatzen da oso nagusiki hegoaldean eta frantsesez iparraldean beste dozenaka hizkuntza-hiztunak ugariak izanagatik. Euskarak eskualde jakinetan dirau osasuntsu, baina nekez entzun daiteke hiriburuetan eta horietatik beherako eremuetan”.
3) “Ofizialtasuna eta lege-babesa behar ditu euskarak”. Ados. Egungoak baino sendoagoak gehituko nuke soilik.
Hiru printzipio gehiago erantsiko nituzke:
4) Euskal hiztunak dira “euskaldunak”. Euskalerritarrak dira denbora luzez Euskal Herrian bizi eta euren burua euskal herritartzat dutenak, euskaldun izan zein ez.
5) Euskaldunek bazterketa jasan dugu mende luzez gure hizkuntza, euskara, baztertua, gutxietsia eta debekatua izan delako, eta baztertua delako oraindik ere Euskal Herriko eremu aitortu baino zabalagoetan.
6) Euskal Herrian hiru hizkuntza dauzkagula esaten dute unionistek eta abertzale askok. Esaldiak bukatzea komeni da baina: “Euskal Herriko hiru hizkuntza dauzkagu, bai. Bi, gaztelera eta frantsesa, Estatuek inposatuak eta bat, euskara jatorrizkoa, zapaldua, gutxietsia eta kasurik onenean bigarren mailaratua.
Estatusa, adostasuna, gazteen jokabidea
Hizkuntzen estatusak definitzean, jasaten dugun bazterketa azpimarratu, eta bereoneratzeko eskubidea eta hizkuntza ofizialen artean lehentasuna aitortu beharko litzaioke euskarari.
Adostasuna nortzuen artean?
Euskaraz bizi nahi dugunon eskubideak bermatzeko prestutasuna agertzen dutenen arteko adostasuna behar dugu. Bigarren mailako izaten jarrai dezagun nahi dutenekin ez dugu, ez dago zer adostu. Giza eskubideak bermatzeko prest ez dauden supremazista horiekin zer adostu behar dugu ba?
Gazteen jokabideak erabakiko du –ez baldintzatu– euskararen geroa neurri handi batean. Eta Olatzek aipatu bezala, testuinguru soziolinguistikoak laguntzen ez badu, nekez hartuko dute euskara beren ohiko hizkuntzatzat, areago aintzat hartuz gero gehienek bigarren hizkuntza dutela euskara –eskolatik jasoa–, orain artean sekula ez bezala. Gure buruari iruzur egin nahi ez badiogu, aitortu beharko dugu baldintzak negargarriak direla; gazteei erdarazko itsasoa eta euskarazko errekasto batzuk baizik ez dizkiegula eskaintzen gaur-gaurkoz. Ikastetxetako erabilera mugatu-formal aspergarritik at, oso eskaintza mugatua aurkitzen dutela euskaraz gozatzeko. Alabaina, errealitateaz beste eginez, helduok nagusiki erdaraz bizitzeaz gain, euskara aurrera ateratzeko ardura gazteei bizkarreratu diegu, hara!
Ebaluazio ea diagnostiko berrituak aldiro-aldiro eskuartera datozkigun arren, erakunde publiko nagusiek nekez abiarazten dute ekimen sendorik, eta sortzen direnak udal eta mankomunitate (Lasarte-Oria, Agurain, Bermeo, Donostia, Oarsoaldea, UEMA…) jakinetatik sortuak dira, baliabide eta babes gehien dutenetatik (Eusko Jaurlaritza, Bilbo, Foru aldundiak)sortu ordez.
Bidegurutzean barik, errotonda bihurri batetik irten ezinda dirudien gizarte-ekimeneko euskalgintza esnatu eta piztu ezean, etorkizun oparorik irudikatzeak lanak ematen ditu, eragile nagusiak, alderdi eta sindikatu abertzaleak, ez baitaude hizkuntzari begira, oro har.
Tira, alderdi eta sindikatu unionistak bai. Horiek euskarari adi-adi daude, tiro egiteko baina.
Errotondatik irteteko bidearekin asmatuko dugulako esperantzaz…
(Jonjo Agirre Martinez hizkuntza normalizaziorako teknikaria da Eusko Jaurlaritzan)
"No entiendo, en castellano por favor" eta gisakoak ohikoak dira eskolako guraso Whatsapp taldeetan, baina Irungo Txingudi ikastola publikoan euskara hutsean aritzeko modu erraz eta eraginkorra aurkitu dute, behar duenarentzat itzulpen sistema berehalakoa ahalbidetuta.
Martxoaren 10etik 26ra izango da udaberriko kanpaina. 'Beste modura, denona de onura' lelopean arituko dira gertuko ekoizpena, banaketa eta kontsumoa babestu eta sustatzeko, ager zonaldean euskara hauspotzen duten bitartean. Apirila amaieratik aurrera jasoko dira... [+]
Etorkisuneku 01 izenarekin jardunaldia egingo da martxoaren 14an, datorren ostiralean, Errenterian. Badalabek eta TEKS elkarteak antolatuta "hizkuntzari eta komunitateari lotutako iruditeria eta diskurtsoak berritzeko proposamen bat" izango omen da. Badalaben egoitzan... [+]
Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]
Euskarazko eskaintza handitzeko akordioa erdietsi dute EH Bilduk, PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak
Asteburu honetan hasiko da Gaztetxeak Bertsotan egitasmo berria, Itsasun, eta zazpi kanporaketa izango ditu Euskal Herriko ondorengo hauetan: Hernanin, Mutrikun, Altsasun, Bilboko 7katun eta Gasteizen. Iragartzeko dago oraindik finala. Sariketa berezia izango da: 24 gaztez... [+]
“Bi pertsona mota daude munduan: euskaldunak, batetik, eta euskaldunak izan nahiko luketenak, bestetik”. Gaztea zela, Mary Kim Laragan-Urangak maiz entzuten omen zuen horrelako zerbait, Idahon (AEBak), hain zuzen. Ameriketan jaio, hazi, hezi eta bizi izandakoak 70... [+]
Pantailak Euskarazek eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak aurkeztu dituzte datu "kezkagarriak". Euskaraz eskaini diren estreinaldi kopurua ez dela %1,6ra iritsi ondorioztatu dute. Erakunde publikoei eskatu diete "herritar guztien hizkuntza eskubideak" zinemetan ere... [+]
Administrazioko hainbat gai, LGTBI+ kolektiboko kideen beharrizanak, segurtasun subjektiboa, klima aldaketa, gentrifikazioa, ikus-entzunezkoak erabiltzeko modu berriak, audientzia-datuak jasotzeko moduak, dislexia, ikuspegi pedagogiko aktibo eta irisgarriak, literatur... [+]
Auzitan jar ez daitekeen baieztapen orokor eta eztabaidaezinaren gisan saldu digute hizkuntzak jakitea printzipioz ona dela, baina baditu bere "ñabardurak", edo esanahi ezkutuagokoak. Hemengo ustezko elebitasun kontzeptuaren azpian dagoen baina kamuflatzen den... [+]
Euskal Herrian Euskarazen arabera, Tolosako tren geltokiko segurtasun agente batek eraso egin zion militante bati, agenteari euskaraz hitz egiteko eskatu ziolako. Tolosako alkateak "kezka" adierazi du eta azalpenak eskatuko dituela jakinarazi.
Otsailaren 28an Hendaian eman dio hasiera kanpainari Herri Urratsek. Euskararen transmisioa bermatzen duen Seaska babestea da helburua.
EH Bilduk sustatuta, Hondarribiako udalak euskara sustatzeko diru-laguntzetan aldaketak egin eta laguntza-lerro berri bat sortu du. Horri esker, erabat doakoak izango dira euskalduntze ikastaroak, besteak beste.
Gukak “Bilbo erdalduntzen duen makina” ikusaraziko du kanpainaren bidez. 24 orduz martxan dagoen makina salatuko dute, eta berori “elikatu eta olioztatzen dutenek” ardurak hartzea eskatuko dute. Euskararen aldeko mekanismoak aktibatzea aldarrikatuko dute.