Pasaiako portuko ekitaldi batean Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapenerako sailburu Arantxa Tapia, Gipuzkoako ahaldun nagusi Markel Olano eta Donostiako alkate Eneko Goia bertan zirela errautsa bota zien 2018ko azaroan. ARGIAk hasiera batean esan duen arren martxoaren 11n zela epaiketa, gero jakin du atzeratu egin dela epaiketa apirilaren 2ra.
Agintari politikoak Trintxerpe eta Herrera arteko oinezko bidea inauguratzen ari ziren, EAEko Espainiako Gobernuaren ordezkari Jesús Lozak eta Pasaiako Portu Agintaritzako Felix Garciandiak lagunduta.
Badian Bizi plataformak elkarretaratzea egin zuen inguru hartan jasaten duten kutsadura eta zikinkeriagatik protestatzeko. Sarritan salatu dute haien osasuna kaltetzen duela portuko zenbait jarduerak, eta hiru hilabete lehenago moila batean gertaturiko sute handiak herritar askoren haserrea piztua zuen.