Gaur, behin betiko bozkatuko da okupazioaren aurkako lege-aldaketa kongresuan. Atzo, Eusko Jaurlaritzaren aurrean elkarretaratzea egin dute hainbat gaztetxeetako kideek; aldarrikatu dute "okupazioaren aurkako kriminalizazio oro gelditzea, eta okupazioaren aurkako neurri konkretu honi ezezkoa bozkatzea."
Azaroaren 14an proposatu zuen EAJak, Espainiako Diputatuen Kongresuan, okupazioaren aurkako neurri berria. Hainbat alderdiren babesa jaso zuen alderdi jeltzalearen proposamenak: UPN, CC, PP, ERC, Junts eta EH Bilduk bozkatu zuten neurriaren alde.
50etik gora eragilek, Euskal Herriko hainbat gaztetxe, espazio eta gazte asanbladek, egin zuten bat atzoko mobilizazioan. Ez da lehen aldia okupazioaren kriminalizazioa helburu duen lege aldaketa honen aurka egiten dutela. Pasa den azaroaren 22an egin zuten lehenengo agerraldia, kongresuan neurria aurkeztu eta zortzi egunera.
Atzo, neurri berri hau onartzearen bi ondorio nagusi seinalatu zituzten. Batetik, “okupazioa epaiketa bizkorrez” epaitzea; modu horretan, “jabe handi eta ertainen interesak” babestuko bai dira. Aldi berean, “klase desjabetuak etxebizitza eskubidea asetzeko edota antolakuntzarako espazioetarako sarbiderako aukera” galduko dutela salatu dute.
Bigarren ondorioari dagokionez, adierazi zuten “okupazioaren gaia faxismoak darabilen gai nagusietakoa” dela. Faxismoak egungo ezegonkortasunaren erruduntzat “langile klasearen kapa kolpatuena” hartu eta “okuparen figura estigmatizatu” bat zabaltzen dutela salatu dute elkarretaratzean.
Neurriaren alde bozkatu duten alderdi oro seinalatu zuten erantzuletzat. Egoera honen aurrean beharrezkoa ikusi dute “okupazioaren aurkako ofentsibaren ondorioak pairatuko ditugunok gure kabuz antolatzea eta okupazioaren kontrako kriminalizazioa borrokatzea.”
Hona hemen mobilizazioan bat egin duten seinalatzaileen zerrenda:
Iruñerrian bat egin dute hainbat Gazte Asanbladak, Burlatako Gaztetxearen alde. Etxarriren desalojoa gelditzera deitzeko, bestalde, manifestazio bat antolatu dute Bilbon hilaren 28rako.
Asteburu honetan hasiko da Gaztetxeak Bertsotan egitasmo berria, Itsasun, eta zazpi kanporaketa izango ditu Euskal Herriko ondorengo hauetan: Hernanin, Mutrikun, Altsasun, Bilboko 7katun eta Gasteizen. Iragartzeko dago oraindik finala. Sariketa berezia izango da: 24 gaztez... [+]
Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]
Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]
70 urteko emakume bat eta bere biloba bota zituzten euren etxetik, baina hura bereganatu dute berriz. Etxea defendatzeko konpromisoa azaldu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak.
Joan dira All In Da Hauseko hiru final aurrekoak. Oñati, Gernika eta Hendaiako Gaztetxeetaraino iritsi da freestyle txapelketaren bederatzigarren edizioa. Orain arte egindako bide honen balorazio positiboa egiten dute antolatzaileek, "Euskal Herriko txoko hauetan,... [+]
Kaletik Gaztetxera asanbladak ostiralean jakinarazi zuen lehengo Correos birjabetu duela, Gaztetxe bilakatzeko. Hainbat ekimen antolatu dituzte bertan azken egunetan, eta jende andana bertaratu da.
Bertan behera geratu da Barakaldoko epaitegian egingo zen Sastraka Gaztetxeko bederatzi kideren aurkako epaiketaren ahozko saioa. Akusatuen defentsak egozten zaien okupazio delitu arinaren preskripzioa planteatu du, eta Fiskaltzak karguak erretiratu ditu.
Urtebetez egon da Gasteizko Alde Zaharreko frontoi okupatua itxita, 2023an kazkabar ekaitz batek teilatua apurtu ostean. Pozik daude pilotalekua kudeatzen duen Txapa Ahotsa asanbladako kideak, konponketa prozesuak erakutsi dielako pilotalekua “espazio garrantzitsua”... [+]
Dutxa Etxea zena 2013an itxi zuten Javier Marotoren alkatetza garaian, “integrazio arazo bat” zela argudiatuta. Uztailaren 22an auzoko zenbait eragile eta bizilagun Alde Zaharreko lokalean sartu ziren Herri Labanderia izeneko garbitegia martxan jartzeko. Udaltzaingoa... [+]
Bilboko AZET plataformak pisu turistiko bat okupatu zuen atzo, auzoaren turistifikazioa salatzeko.
Lokalaren jabeak eta Ertzaintzak desalojatu eta hesitu egin dute Jardun Koordinadorak maiatzaren 1ean okupatu zuen Kantauri espazioa. Jauregi Jenerala kalean dago lokal hori, eta bi hilabetez egon dira Jardun Koordinadorako kideak bertan, hainbat gorabehera izan badituzte ere.
Iaz, Señora Sariketa irabazi zuenean, Maider Arregik “inporta zaizkion jendea eta kausak” aipatu nahi izan zituen agurrean: “Infernu auzokoak, bollerak, marikak, AHTren kontra dabiltzan lagunak, okupazioaren aldekoak…”. Horiek denak eta... [+]
Zazpi urtetik gora okupatuta eman ondoren hustu egin dute Aiztogile kaleko 92. zenbakia.
'Desokupa kanpora' lelopean, elkarretaratzea egin dute larunbatean, etxebizitzaren aurrean.