Uztailaren 3ko bista bertan behera geratu da, Udaltzaingoa ez delako epaiketara aurkeztu. “Harro eta tinko” lanean jarraituko dutela aldarrikatu dute babesa adierazteko elkarretaratzean.
Udaberrian Alde Zaharreko blokeak okupatu zituzten gazteen aurkako epaiketaren bigarren bista ez zen burutu uztailaren 3an. Ekainaren 29an, Kutxi 92ko bi gazte epaitu zituzten; uztailaren 3an, berriz, Pinto 20ko hiru gazte, baina Udaltzaingoa ez da epaiketara aurkeztu. Urriaren 16ra atzeratu du epaileak bista hau. Elkarretaratzea egin du Gazte Emantzipaziorako Sareak (GES) epaitegien aurrean.
Elkarretaratzean azaldu dutenez, etxebizitza horiek gazteei zuzendutako etxebizitzak ziren, baina sei urtez hutsik egon zirenez eta “jendeak ez dituenez zuen zurikeriak sinisten”, hauek okupatzeari ekin zioten: “Badakigu etxeak ez direla zerutik eroriko”.
Epaiaren xedea, GESen esanetan, “mugimendua kriminalizatzea eta beldurra sartzea besterik ez da”. “Alternatibak eta aukera ezberdinak erabiltzen dituzte gazteen kontrako beste muntai bat eramateko aurrera, inguruan duten guztia merkantilizatu nahi ez duten gazteak baitira”. Utzita dauden etxe horiei bizi berri bat eman nahi izan diete gazteek, “lapurtutako hori herriari berriz ere bueltatzeko”. Izan ere, erabilera soziala izan behar zuten okupatutako bloke hauek.
Amaitzeko, “espekulazioaren eta burokrazia zikinaren aurrean gure baliabide preziatuena” erabiltzen jarraituko dutela aldarrikatu dute: okupazioa. Ezaguna den leloak esaten duen moduan, gazteek argi utzi dute “huste bat ematen badute, okupazio berri bat” eramango dutela aurrera. “Harro eta tinko” jarraituko du GESek lanean.
Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra
Iaz, Señora Sariketa irabazi zuenean, Maider Arregik “inporta zaizkion jendea eta kausak” aipatu nahi izan zituen agurrean: “Infernu auzokoak, bollerak, marikak, AHTren kontra dabiltzan lagunak, okupazioaren aldekoak…”. Horiek denak eta... [+]
Zazpi urtetik gora okupatuta eman ondoren hustu egin dute Aiztogile kaleko 92. zenbakia.
'Desokupa kanpora' lelopean, elkarretaratzea egin dute larunbatean, etxebizitzaren aurrean.
Apirilaren 18rako zegoen ezarrita desalojoa, eta lurrak defendatzeko asmoz bertaratu ziren hainbat pertsona. Ertzaintza, baina, ez zen joan, eta auzitegiek jakinarazi dute atzeratu egin dutela huste saiakera. Desalojoa gelditzea lortzen duten bigarren aldia da.
Berangoko Otxantegiko nekazal lurrak modu kolektiboan lantzen bi urte eman ditu proiektu agroekologikoak, baina desalojo agindua dute apirilaren 18rako. Kanporatzea gelditzea lortu zuten iaz, eta berriro ere lortuko dutelakoan, gosari herrikoia deitu dute egun horretarako... [+]
Apirilaren 13an Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatuko dute. Apirilaren 18an ordea bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean.
Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.
Gipuzkoan, 700 apostasia eskaera baino gehiago lortu dituzte Zestoako Gazte Asanbladak eta Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak. Bihar protesta bat egingo dute Donostiako Artzain Ona katedralean, aurrera baitoa Gaztetxearen kontrako prozedura: hilaren 24an... [+]
Lurrak espekulaziorako eta dirua egiteko helburu bakarrarekin darabiltzaten jabeak badira Euskal Herriko hamaika txokotan; horren adibide nagusi izan dira azken urteotan Arbonako, Senpereko eta Kanboko esperientziak. Baina Hego Euskal Herrian ere badira antzeko kasuak; Uribe... [+]
Donostialdeko okupazio bulegoak hamar urte beteko dituela eta, urteurren festa antolatu du astebururako. Ostiralean mahai ingurua egingo dute Parte Zaharreko Birunda gune autogestionatu berrian, Etxebizitzaren defentsan, antolakuntza esperientziak ezagutzeko. Bertan izango dira... [+]
Errekaleor Bizirik auzoaren hamargarren urteurrena ari da ospatzen. Adierazi dutenez, 24 orduan lau identifikazio eta hiru isun jasan dituzte. Isunak mozal legea aplikatuta jarri dizkiete.
2013ko irailaren 3an Gasteizko aldirietako Errekaleor auzoko 26. ataria okupatu zuten Gasteizko EHUren campuseko zenbait ikaslek. Hilabete amaieran ospatuko dute urteurren borobila, talde entzutetsuen kontzertuekin, besteak beste. Hamarkada oso baten gazi-gozoez, Urtaranen... [+]
Segurtasuna modan dago, segurtasunak saltzen du: EAEn 2020an %40 igo ziren etxebizitzetako alarmen salmentak. Segurtasunaz eta, batez ere, segurtasun ezaz hitz egiteak botoak ematen ditu: orain EH Bilduk ere “ordena publikoaz” nahiz “polizia ereduaz” hitz... [+]
Salerosketaz arduratu den Urruñako notarioak asteazkenean eman die salmentaren informazioa espekulazioaren aurka etxaldea okupatuta zuten eragileei.