"Diruzaleei hortzak erakutsi" eta "indarrak batu" nahi dituzte larunbatean Bilbon deitu duten manifestazioan okupazioa, autogestioa eta erresistentziaren aldeko hautua Euskal Herrian defendatzen duten lagunek.
Gazte Asanbladen Sarearen (GAS) arabera, Bilboko Udalak eta EAJ alderdiak espazio autogestionatuen kontrako "dinamika argi eta bortitza" izan dute azkenengo urteetan. Biei egotzi die sareak "herri erakusleiho eta turistikoaren estrategian, alternatiba kultural eta politikoak inolako leku gabe uztea".
Gaurko prentsaurrean erasotzat jo dituzte gune autogestionatuetan alternatibak aurkitzen lan egiten duten eragileen kontrako "mehatxu zein ekintza onartezinak". Bi kidek zehaztu dutenez, une honetan "nagusitu diren" erasoak dira. Adibidetzat jarri dituzte Errekaldeko Etxarri gaztetxearen eta Iralako Izarbeltz ateneoaren hustutzeak, eta "mehatxupean dauden" Deustuko Gazte Lokala eta Santutxuko Karmela. Gogoan izan dituzte baita Zornotzako Ziztada gune askea, Gasteizeko Errekaleor auzo askea eta Tosuko ortu okupatua ere.
GASeko kideen esanetan, "argia da EAJren estrategia politikoaren baitan dagoen gaztetxeen desalojoa, proiektu urbanistiko eta diruzaleak aurrera eramateko". Era berean, "gazte eta ez hain gazteen aisialdi antolatua kontrolatzeko" Udalaren jarrera gaitzetsi dute, "Bilbon hutsik dauden mila etxebizitzak alde batera utziz". Agerraldian, Bilboko alkate Aburto, Gasteizeko Urtaran, Donostiako Goia eta "abar luze bat" parekatu dituzte, eta Euskal Herria "zein beste herrialde batzuk kolpatzen ari direla" salatu dute: "Estrategia neoliberal horretan, gaztetxeak zein gune aske eta autogestionatuek ez dute lekurik".
"Indartsu" agertu dira Gazte Asanbladen Sareko kideak. "Hiri kapitalista honi aurre egiteko" grina dute. Diotenez, Udalaren "mehatxuek" batean eta bestean emaniko pausoak indartu dituzte, "amorruz erantzutera" eramateraino. Botatako espazioak berreraikitzen jarraituko dute, autogestioaren "ideia tinko eta argiarekin", pentsatzen baitute "bizitzeko era desberdin bat eraikitzeko" bitartekoa dela: "Guk ez dugu haien errealitatea onartuko. Gizarte eredu honen aurrean alternatiben garrantzia ezinbestekoa da, hauek izango baitira herri borroka eta eremu erreferenteak, inguruko espazioak kritikotasunez transformatzeko aukera, EAJren estrategia krudel eta kapitalistari aurre egiteko erraminta, eta era kolektiboan, gure ideia, kezka, edota salaketei erantzun erreala bilatzeko nahitaezko tresna".
Euskal Herri osoari luzatu diete deia Bilboko Gazte Asanbladen Saretik larunbateko, urriak 14, manifestazioan parte hartzeko "okupazioa, autogestioa eta erresistentziaren alde". Indarrak batu nahi dituzte "diruzaleei hortzak erakusteko" eta "gure etxea defendatzen jarraitzeko".
Albiste hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra
Apirilean Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gazte antolakundeko 133 kideri jarritako isunen harira manifestua aurkeztu du Ernaik. Euskal Herriko 32 eragile sozial, sindikatu eta alderdi politikok egin dute bat idatziarekin. Isunek antolakundea “itoarazi eta politikoki... [+]
Pasa den urriaren 30ean, Portugaleteko Sastraka Gaztetxeko bederatzi lagun auzipetu zituzten. Handik egun batzuetara Portugaleteko kaleak hartu zituzten hainbat lagunek gaztetxearen defentsan. Bi egun geroago, fiskalak karguak kendu zituen.
Bertan behera geratu da Barakaldoko epaitegian egingo zen Sastraka Gaztetxeko bederatzi kideren aurkako epaiketaren ahozko saioa. Akusatuen defentsak egozten zaien okupazio delitu arinaren preskripzioa planteatu du, eta Fiskaltzak karguak erretiratu ditu.
Azaroaren 5ean epaituko dituzte Barakaldoko epaitegian. “Kapitalismoaren logikatik kanpo” dagoen alternatiba bat sortzeagatik okupazio mugimendua “kriminalizatu eta zigortu” nahi dutela salatzen dute gaztetxeko kideek. Txirbilenea Kulturgunearen hustearen... [+]
2020an birjabetu zuten espazioa Portugaleten, eta horren harira epaituko dituzte bederatzi pertsona azaroaren 5ean. Ostiral honetan manifestaziora deitu dute, 'Okupazioaren kontrako erasoak gelditu' lelopean.
"Espainolismoa goratzen duen sinbolorik" ez dutela nahi adierazi dute antolakundeko kideek. Euskal Herri antifaxista aldarrikatzeko ekintza izan da Nafarroan gelditzen zen azkenengo zezena botatzea, ekintza zuzenaren bideoa zabaltzearekin batera.
Euskal Herri mailako topaketak antolatu dituzte hainbat gaztetxe eta gazte asanbladatako gazteek urriaren 19rako, Leitzan (Nafarroa). Mugimenduaren egoeraz eta egitekoez hausnartu, elkarren artean saretu, eta borrokarako indartzea dute helburu. Idatziz erantzun diete ARGIAren... [+]
“Españolismoaren eta faxismoaren normalizazioan” Hispanitatearen egunak jokatzen duen papera salatzeko urriaren 12an Tafallan mobilizatuko da Ernai. “Gu, Nafarroako etorkizuna gara, haiek, aldiz, iragana. Faxismoak herri honetan lekurik ez duela argi... [+]
Amaiur Egurrola Ernairen bozeramaileak azaldu du Ernairen aurkako operazioari erantzuteko bildu direla, “baina batez ere gazteria independentista kalean dagoela esateko”. Eusko Jaurlaritzak ia 300.000 euroko isuna ezarri die Ernaiko 133 kideri, Aitor Zelaia eta... [+]
Ernai Gazte Antolakundeko 133 kideri isunak jarri dizkiete, Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren espetxeratzearen aurka mobilizatzeagatik. 290.500 euro dira guztira, eta diru bilketa bat jarri dute martxan, herriak ere ekarpenen bat egin dezan. Ibone Alonso eta Aizpea Uranga... [+]
Joan den uztailean, hilabete batez, 127 gaztek 400 kilometroko espedizioa oinez egin dute Euskal Herrian gaindi. Abenturazale haiek Jzioquitarrak deitzen dira eta 30 egunez, 27 herri bisitatu eta hainbat euskal eragile ezagutu dituzte. Aurten, EuskarAbenturako helburuak aise... [+]
Uztailaren 19an, 8:00etan zegoen gaztetxea husteko agindua emanda. Momentuz, lortu dute desalojoa atzera botatzea. Zestoako Gazte Asanbladak Bilboko Aresti Zentro Sozialistaren desaloa jasan zutenei elkartasun osoa adierazi die.
Autogestio espazio "irekiak, asanblearioak eta horizontalak" eraiki nahi dituzten gaztez osaturiko gaztetxe eta gazte asanbladak antolatutako jardunaldiek gaur egun atomizatua eta polarizatua dagoen esparru batean eragin nahi dute.