Auzoarentzako lokal bilakatu nahi dute. Azkenaldian okupazio saiakera gehiago egin dira.
Ekainaren 30 larunbat goizean okupatu zuten Donostiako Alde Zaharreko Gazte Asanbladako kideek Aldamar kaleko bideoklub zaharra. Auzo lokal bat sortu nahi dute bertan. Azken hilabeteetan auzoko eraikuntza ugari “berreskuratzeko” ekimenak egin dituzte. Martxoaren 24an Abuztuaren 31 kaleko eraikin bat okupatu zuten. Poliziak ilegalki atera zituela handik salatu zuten gazteek komunikatu baten bitartez. Egun berdinean jakinarazi zutenez pentsio berri bat ireki behar dute eraikin horretan. Hala ere gazteek ez dute etsi eta auzoarentzat gaztetxe baten bila dabiltzala adierazi zuten.
Okupazio ekimen hau Alde Zaharra bizirik egunaren baitan kokatu zuten. Honetaz gain beste ekimen batzuk ere egin zituzten: visit zure auzoa, bazkaria, Orixe ikastolako ikasle ohien topaketa, auzolana Trinitate plazan duten auzo baratzean eta auzo asanblada.
Visit zure auzoa ekimenean auzori “lapurtu” zaizkion eraikin eta lekuetatik pasatu ziren, kaitik, Bretxako merkatutik, Lasala plazako hotel berritik, besteak beste. Hau bukatzen eta bazkari aurretik okupatu zuten lokala.
Irakurketa osorik:
Arrazoi asko ditugu auzoaren eta guretzako izango diren espazioen alde borrokan aritzeko!!
Alde zaharra bizirik!!!#AZgaztetzera pic.twitter.com/dnduNTtrLN
— Alde Zaharreko Gazteak (@AZgazteak) June 30, 2018
Jendea sartu eta sartu ari da!!!#AZgaztetzera pic.twitter.com/uVL50GNkpP
— Alde Zaharreko Gazteak (@AZgazteak) 2018(e)ko ekainaren 30(a)