Oiolako urtegiko afera ulertzeko gako batzuk

  • Bertoko erakunde publikoek jaramonik egiten ez dutela-eta, Bruselaraino joan da asteon Oiolako Urtegia Deskonektatzearen Aldeko Plataforma, bere izenean adierazita dagoen aldarrikapena berretsi eta haren arrazoiak azaltzera. Atzo, martxoak 19, agerraldia egin zuten Europako Parlamentuko Eskakizun Batzordean.


2014ko martxoaren 20an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Oiolako urtegia Trapagaranen dago (Argazkia: Barakaldo Digital)

Oiolako urtegia Trapagaranen dago, Bizkaian. 1967tik, Barakaldoko Udalak kontzesio bat du gerora herritarrek edango eta erabiliko duten ura bertatik hartzeko. Azken 33 urteetan, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa arduratu da praktikan hornidura hori bermatzeaz. Gaur egun, Barakaldo, Sestao eta Alonsotegiko 100.000 pertsonaren etxeetara iristen da Oiolako ura.

Urtegitik, ura Basatxuko araztegira eramaten dute, eta handik bidaltzen da aipatutako hiru udalerrietara. 2008ko uztailaren 21ean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak lindano kopuru handiak atzeman zituen araztegiko uretan. Egun horretan bertan araztegiaren eta inguruko urtegien arteko loturak eten zituzten; ondoren egindako analisiei esker, argi geratu zen kutsadura Oiolako aintziratik zetorrela. Hartara, Jaurlaritzak debekatu egin zuen bertako ura erabiltzea, haren segurtasuna bermatu bitartean.

Lindanoa 1991tik debekatuta dagoen pestizida bat da, oso substantzia arriskutsua baita. Toxikoa da, eta luze irauten du ingurumenean. 2008ko gertakarietatik urtebetera, Euskal Herriko Unibertsitateko zientzialari talde bat, Oiolan hainbat azterketa egin eta gero, konturatu zen lindanoa Angela izeneko erreka batetik iristen zela urtegira, baina ezin izan zuen zehaztu kutsaduraren jatorria zein zen. Halaber, adierazi zuten urtegiko lindano kontzentrazioa handiagoa zela euri asko egiten zuenean, eta beraz, Angela errekaren emaria handitzen zenean.

Azkenik, erabaki zen emari hori kopuru batetik gorakoa zenean Oiolako urik ez erabiltzea hornidurarako. 2011ko uztailean, Oiolarekiko lotura berriro ireki zen. Ezarritako protokoloaren arabera, arauzko emaria gainditzean Oiola berriro itxi eta astero neurtuko zuten lindano kopurua, balore seguruetara itzuli arte. Handik gutxira, irailean, balore seguru horien muga aldatu zuten; litroko 25 nanogramotik 60 nanogramora. Talde ekologistek salatu dutenez, ez zen eman inolako justifikaziorik aldaketa hori egiteko, eta gainera, irregulartasunak atzeman zituzten neurketetan. Haien esanetan, balore ofizialak benetakoak baino baxuagoak ziren, eta dira oraindik.

2011ko azaroan jakin zen Angela errekaren emaria neurtu behar zuen gailuak huts egin zuela, eta urtegia berriz itxi zuten. Hurrengo urteko martxoan Udalak konpondutzat eman zuen arazoa. Harrezkeroztik, Oiolarekiko lotura hainbat aldiz eten eta berreskuratu da, beti ere Angela errekaren emariaren arabera. Iazko apirilaren 22tik, hangoa da Barakaldo, Alonsotegi eta Sestaoko 100.000 lagunen txorrotetatik ateratzen den ura, nahiz eta hainbat herritar elkartek salatu zuen haren segurtasuna ez dagoela bermatuta.

Oiolaren deskonexioaren aldeko plataformaren esanetan, azken urteotan behin baino gehiagotan gainditu dira EBk ezarritako mugak, bertoko administrazioak darabiltzanak baino zorrotzagoak; eta bestetik, ez dago hain argi euri-jasa gogorren eta Oiolako lindanoaren arteko lotura. Hortaz, emaria neurtze hutsa ez litzateke nahikoa berme. Hala, behin eta berriro eskatu dute Oiolako urik ez dadin iritsi herritarren etxeetara, harik eta segurua dela guztiz frogatu arte bederen.

Jaurlaritzak, Barakaldoko Udalak, URA agentziak eta gainerako erakundeek ez dituzte orain arte eskariok aintzat hartu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oiolako urtegia
2017-09-27 | Unai Brea
Lindanoz kutsatutako guneen garbiketa ziurtatu dadila eskatu dute ekologistek Eusko Legebiltzarrean

Ekologistak Martxan taldeko ordezkariak Eusko Legebiltzarreko Ingurumen Batzordean izan dira, EH Bilduen eskariz, Espainiako Estatuan lindanoak eragindako kalteei buruzko txostena aurkezten. Europako Legebiltzarrean egindako azken bisitan talde politiko guztiek arazoari... [+]


2017-06-07 | Xalba Ramirez
Lindanoa, osasunerako eta ingurumenerako mehatxua hamarkadak igaro ostean ere

Lindanoak Espainiako Estatuan eragindako kutsadurari buruzko txostena argitaratu du Ekologistak Martxanek, Pozoitze iraunkor eta isil baten kronika izenburupean. Taldeko bozeramaile Javier Vázquez Velascok Barakaldon aurkeztu duen txostenean azken mendean fabrikatutako... [+]


2016-03-15 | Unai Brea
Europak Oiolako urtegiaren garbiketa finantzatuko luke, bertoko erakundeek proiektu bat aurkeztuz gero

Europako Batzordeak finantzaketa lortuko luke Trapagareneko Oiolako urtegiaren arazoa konpontzeko, eskumena daukaten erakundeek behar bezalako proiektua aurkeztuz gero. Hala jakinarazi die Daniel Calleja Batzordeko Ingurumen zuzendariak Oiolako Urtegiaren Deskonexioaren... [+]


2016-03-14 | ARGIA
10. Ekozinemaldia dator, energi trantsizioa ardatz

Ekozinemaldiak hamargarren edizioa du 2016an. Ekologia sozialari buruzko dokumentalak eta film luze eta laburrak eskaintzen ditu Ekologistak Martxanek antolatutako ekimenak; aurten energi eredua, klima aldaketa eta energi trantsizioa izango ditu ardatz nagusi.


2016-03-14 | Unai Brea
Oiolako urtegiaren arazoa konpontzeko eskatuko dute Europako Legebiltzarrean

Joan den azaroan Marina Albiol (Izquierda Unida) eta Josu Juaristi (EH Bildu) europarlamentarioen bisita jaso eta gero, Oiolako Urtegiaren Deskonexioaren Aldeko Plataformako zenbait kide Europako Parlamentuan izango dira martxoaren 14 eta 15ean, bertako Eskaera Batzordean... [+]


2015-11-27 | Unai Brea
Lindanoz kutsatutako Oiolako urtegian europarlamentarioak bisitan

Oiolako Urtegiaren Deskonexioaren Aldeko Plataformako kideek ondo ezagun dute Europako Legebiltzarrera joateko bidea. Orain, berriz, hango diputatu biri egokitu zaie Barakaldora bisita egitea: EH Bilduko Josu Juaristi eta Izquierda Unidako Marina Albiol. Biek ala biek gertutik... [+]


2015-02-20 | Unai Brea
Oiolako urtegia saretik deskonektatzeko eskatuko dio Eusko Legebiltzarrak Barakaldoko Udalari

Ingurumen Batzordeak onartutako legez besteko proposamenaren arabera, Eusko Legebiltzarrak zuhurtzia printzipioa aplikatzeko eta Oiolako urtegiko urik erabiltzen ez dela bermatzeko galdatuko dio Barakaldoko Udalari, kontsumorako egokia dela guztiz frogatu bitartean. Txosten... [+]


Oiolako urtegia oraindik lindanoz kutsatuta dagoela salatu dute

Oiolako urtegiak lindanoz kutsatuta jarraitzen duela salatu du urtegiaren deskonexioaren aldeko plataformak.


Oiolako urtegian bost ingurumen-arau hausten direla dio Europak

Urriaren 15ean eta 16an izan dira Oiolako Urtegia Deskonektatzearen Aldeko Plataformako kideak Europako Parlamentuan. Parlamentuko Eskaeren Batzordeko idazkari nagusiak adierazi du Barakaldoko udalak bost ingurumen-arau urratzen dituela urtegiaren kudeaketan.


Oiolako urtegiaren auzia Bruselara eraman dute hirugarren aldiz

20 pertsona inguru joan dira Bruselara Oiolako urtegiaren egoera aztertu eta neurriak hartu daitezen eskatzera.


Oiolako urtegia Barakaldoko ur-horniketatik deskonektatu dute, laugarrenez bost urtean

Joan den ostegunean Oiolako urtegia Barakaldoko ur-hornikuntzatik deskonektatu zuten. Hori egiten duten bosgarren aldia da, nahiz eta Udalak lindano kutsadura dagoenik ukatu. Alkatetzan dagoen PSEk prentsako iragarki batean argudiatu duenez, “urtegiko ur-maila... [+]


EAEko Legebiltzarrera ere eraman dute Oiolako urtegiko lindanoaren auzia

Oiolako Urtegia Deskonektatzearen Aldeko Plataforma EAEko legebiltzarrean izan da asteartean. Plataformako bi kidek parlamentuan hitza hartu eta gainontzekoak elkarretaratzea egin dute kanpoan. Lindano fokua desagertu arte, Barakaldo, Sestao eta Alonsotegiko etxeetara Oiolako... [+]


2014-04-23 | Ane Lusarreta
Barakaldon eta Sestaon, urtebetez lindanoz kutsatutako ura kontsumitzen

Oiolako urtegia ur hornikuntza sarera birkonektatu zuteneko urteurrena bete zen asteartean. Sestao eta Barakaldoko milaka bizilagunek lindanoz kutsatutako ura kontsumitzen dute ordutik.


2014-03-25 | Ane Lusarreta
Oiolako uren afera ikertzeko beharra azpimarratu du Europako Batzordeak

Oiolako Urtegia Deskonektatzeko Plataformak jaso du Europako Batzordeko bizi, ur eta airearen kalitateaz arduratzen den zuzendaritzaren erantzuna: gaia ikertuko dutela adierazi dute.


Eguneraketa berriak daude