Urriaren 15ean eta 16an izan dira Oiolako Urtegia Deskonektatzearen Aldeko Plataformako kideak Europako Parlamentuan. Parlamentuko Eskaeren Batzordeko idazkari nagusiak adierazi du Barakaldoko udalak bost ingurumen-arau urratzen dituela urtegiaren kudeaketan.
Europako Parlamentura jo du babes bila Oiolako Urtegia Deskonektatzearen Aldeko Plataformak. Bertako uraren lindano kantitate handia dela eta, Barakaldoko ur-hornikuntzatik behin betiko deskonektatzea nahi dute.
2008an, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak lindano kopuru handiak atzeman zituen araztegiko uretan. Bost urtean lau aldiz deskonektatu eta birkonektatu dute Oiola ur-hornikuntzatik, udalaren nahiaen arabera.
Dagoeneko Europa kontu horretan “esku hartzen” ari dela jakinarazi die plataformako kideei idazkari nagusiak. Herrikolore webgunean dago ikusgai Europar Parlamentura egindako bisita laburtzen duen bideoa: