Oiolako urtegiak lindanoz kutsatuta jarraitzen duela salatu du urtegiaren deskonexioaren aldeko plataformak.
Ostegunean uraren euskal agentziak (URA) egindako analisiek diotenez, berriro ere legezkoa baino lindano kopuru handiagoa dago urtegian.
Egoera horren aurrean, Oiolako urtegiaren deskonexioaren aldeko plataformak dei egin die udal hauteskundeetara aurkeztuko diren alderdiei egoera konpon dezaten, Herrikolorek argitaratu duenez.
Plataformak gaineratu du egoera salatzeko desobedientzia erabiltzeko hautua egin duten bizilagunei ura mozteko mehatxua egin dietela.