Motzean erantzuteko galde-sorta egin diogu Oinatz Bengoetxea pilotariari (Leitza, 1984). Binakako Txapelketa itzela egin du orain arte eta Untoriarekin batera finala jokatuko du igandean, Berasaluze II eta Zubietaren aurka.
Inoizko Binakako onena duzu aurtengoa?
Nik uste baietz, konpletoena behintzat bai.
Ikuskizuna eman duzu partiduetan.
Saiatzen gara ahal dugun hobekien jokatzen, errematean gauzak ongi ateratzen ari zaizkit eta hori polita izaten da.
Konfiantza kontua? Fisikoa? Burua?
Konfiantza. Momentuak eta momentuak daude, eta momentu ona denean nabaritzen da.
Teknikak ere izango du zerikusirik…
Bai, baina entrenamendu berezirik behintzat ez dut egin. Joko puntuak izaten dira, konfiantza momentuak, eta horiek aprobetxatu behar.
Une gozoak zukutzea komeni beraz, gogorragoak datozenerako?
Dudarik gabe, ongi zaudenean aprobetxatu behar da eta suertea izan dut, aprobetxatu ahal izan dudalako.
Lesio ugariren berri izan dugu txapelketa honetan. Normala da ala exijentzia gero eta altuagoa da?
Partidu asko dira azkenean eta aukeren artean dago lesio asko izatea. Aurten hala egokitu da.
Pilotariei atzerapenak onartzeko edo ez onartzeko garaian faboritismoak daude?
Enpresen kontuak dira horiek, ez dut komentatu nahi…
Beste era batera galdetuta orduan, enpresak dira ahalguztidunak?
Bai, beraiek eramaten dituzte pilota kontu guztiak eta erabakiak beraiek hartzen dituzte. Konforme edo ez, haiek dira nagusiak eta haien irizpideen arabera jokatzen dute.
Final ezohikoa. Ez Aimarrik, ez Irujorik.
Bai, guretzat ona da Aimar eta Juan ez egotea, pilotari ikaragarriak direlako eta horrela aukera gehiago izan dezakegulako. Baina aurkariak ere zerbaitengatik sartu dira finalean…
Aldaketaren seinale?
Bai, generazio berri bat heldu da oso-oso fuerte eta pixkanaka hori nabaritzen joango da.
Finaletan hazi ala uzkurtzen direnetakoa zara?
Nik uste hazi egiten naizela, eta espero dut oraingoan ere hala izatea, arma inportantea delako frontoian.
Bertigoa ala babesa ematen du Miribillakoa bezalako frontoi handi batek?
Jende gutxirekin frontoi hotza da, baina topera dagoenean ongi dago.
Non egongo da txapela janzteko gakoa?
Gako asko egon daitezke. Beraiek jokoa hartzen badute zaila izango da kontra egitea; partidu gogorra espero dugu eta fisikoak zeresan handia izango du.
Finalean ikuskizuna ematera aterako zara ala txapela irabaztera? Uztartu daitezke helburu bat eta bestea?
Ez, ikuskizuna ematera ez, gu partidua irabaztera irteten gara. Horrez gain ikuskizuna ematen bada, hobe.
Noizko emakume pilotarien arteko final bat profesionaletan?
Ez legoke gaizki, ez. Emakumeek pilotan egiteko aukera badute eta hemendik animatu egiten ditut.
30 urte betetzeak on egin dizu pilotari gisa?
Hala ematen du, urte ona daramakit eta hemendik aurrerako urteak ere onak izatea espero dut, gazte sentitzen naiz oraindik.
Euskal selekzioaren ofizialtasuna lortzera bidean urratsa eman du Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak, Euskadiko Federazioa eskubide osoko kide izatea onartuta. “Lorpen historikoa da”, zioen Euskadikoak pasa den abenduaren 28an, baina zuhurtziaz mintzo zen,... [+]
Lapurdiko Makean egin du Euskal Selekzioa Orain elkarteak lehenengo biltzar nagusia. Iazko udan Frantziako selekzioarekin jokatzeari uko egin ziotela iragarri zuten Ipar Euskal Herriko hamabost pilotarik osatzen dute gaur gaurkoz ekimena, zeinak helburu duen, besteak beste,... [+]
Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]
Hainbeste urte borrokan horren atzetik ibili ondoren, 34 urte, hain zuzen, oso pozik gaude orain egun batzuk, abenduaren 28an Inuzente egunean, Iruñean, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatu zuen batzarrean hartu zen erabakiagatik. Zeren ondo bidean,... [+]
Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]
Espainiako Federazioak salatu du ez zaiola parte hartzen utzi iragan asteburuko Nazioarteko Pilota Federazioaren biltzar nagusian, eta hori “bidegabekeria” dela. Biltzar hartan onartu zuten, bozketan, Euskadiko federazioa nazioartekoaren eskubide osoko kide gisa... [+]
Euskadiko Euskal Pilota Federazioa eskubide osoko kide izatea onartu du Nazioarteko Pilota Federazioak, larunbatean Iruñean egindako batzarrean. Ofizialtasuna lortzeko bidean urrats handia da, "lorpen historikoa", Euskadiko Federazioak adierazi duenez, baina... [+]
Iruñeko Labrit pilotalekuan ari da jokatzen 22 urtez azpiko XI. Munduko Euskal Pilota Txapelketa. Abuztuaren 31ra bitartean zazpi herrialdetako 200 pilotari baino gehiagok hartuko dute parte. Euskal selekzioak lehiatzerik ez duela-eta, haren ofizialtasuna eskatu dute... [+]
Euskal Herriko pilota selekzioa aldarrikatu du dozenaka pilotarik Hendaian egindako ekitaldi batean. Erabakia larunbatean, Hendaiako Beltzenia pilotalekuan egindako ekitaldi batean ezagutzera eman zuten.
Pilotari famatua izan zen, munduko txapelduna, baina tartean behin baizik ez zuen Euskal Herrian jokatu, Mexikon jaio, hazi eta hantxe bizi baitzen, gurasoak haraxe joanda 1936ko gerratik ihesi. Abertzalea, Mexikoko euskal etxeko presidentea, Jaurlaritzaren aholkularia,... [+]
Txikitatik bizi dugu lehia gizarte honetan: umetan haurren arteko jolasetan, heldutakoan bizitzako eremu guztietan –batzuetan kontzienteki onartzen dugu jokatzea eta bestetan nahi gabe erortzen gara lehia dinamiketan–. Agian horregatik dira kirolariak gizarte... [+]