argia.eus
INPRIMATU
Oihane Bakedano aske geratu da, hemezortzi urteko kartzela-zigor osoa beteta
  • Madrilgo Soto del Realetik atera da astearte honetan Oihane Bakedano Maidagan hernaniarra, Etxeratek zabaldu duenez. 2002. urtean atxilotu zuen Guardia Zibilak, eta ordutik izan da espetxean euskal presoa.

ARGIA @argia 2020ko irailaren 22a
Argazkiak: Etxerat

ETAko kide izatea egotzita atxilotu zuten Bakedano, eta tortura zantzuak ikusita, atxiloketaren ostean tratu txarrak sufritu al zituen galdetu zioten Frantziako epaitegiek Espainiako Estatuari, Naiz-ek jaso duenez. Espetxealdiaren urte gehienak urruti eman dituela eta bakartuta egon izan dela gaineratu du hedabideak.