argia.eus
INPRIMATU
Oihana Iguaranek irabazi du Azpeitiko final-laurdena
  • Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren final-laurdena jokatu da urriaren 27an Azpeitiko Soreasu Antzokian; final-erdietarako txartela lortu du Iguaranek.

Bertsozale.eus @bertsozale 2019ko urriaren 28a
Argazkian Oihana Iguaran. Argazkia: bertsozale.eus.

Azpeitiko Soreasu Antzokian izan da urriaren 27an Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren final-laurdena. Sarrerak agortuak zeuden aurrez eta aretoa bete-bete egin da saio honetan ere. Sei bertsolari aritu dira kantuan:

Alaia Martin Etxebeste

Oihana Iguaran Barandiaran

Nerea Elustondo Plazaola

Iñigo Mantzizidor Larrañaga

Iñaki Gurrutxaga Zubimendi

Amaia Iturriotz Etxaniz

 

Oihana Iguaranek lortu du puntu gehien, 485,5 puntu. Beraz, abenduaren 1ean Tolosan jokatuko den final-erdian kantatuko du. Hauek dira saioan bertsolariek lortutako puntuazioak:

Oihana Iguaran Barandiaran.......485.5

Iñigo Mantzizidor Larrañaga........484

Nerea Elustondo Plazaola..........476.5

Alaia Martin Etxebeste................475

Amaia Iturriotz Etxaniz................463.5

Iñaki Gurrutxaga Zubimendi........421

 

Aurkezle lanetan Imanol Artola Arretxe aritu da eta epaimahaiko kideak hurrengoak izan dira: Maite Sukia Olano, Zigor Leunda Eizmendi, Amaia Otxotorena Gamio, Oihana Aranguren Etxaniz eta Mikel Beloki Urkizu. Idazkari lanetan, berriz, Joxemari Altuna Berridi eta Silvia Etxaniz Alberdi aritu dira.

 

W