Olalde aretoan jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako laugarren kanporaketa; finalaurrekoetarako txartela lortu du bilbotarrak.
Bertsozalez bete da Mungiako Olalde aretoa urriaren 23an, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako laugarren kanporaketan. Sei bertsolari igo dira oholtzara:
Aissa Intxausti Aburruza
Aitor Etxebarriazarraga Gabiola
Arkaitz Zipitria Mendizabal
Koldo Gezuraga Seijido
Oihana Bartra Arenas
Paule Ixiar Loizaga Legarra
Lan puntuagarri guztiak egin ostean Bartra izan da puntu gehien batu dituena, 479 puntu. Beraz, Galdakaoko finalaurrekoan kantatuko du azaroaren 27an. Horrela geratu dira gainontzeko puntuazioak:
Oihana Bartra Arenas................................479
Paule Ixiar Loizaga Legarra......................472,5
Aitor Etxebarriazarraga Gabiola…………..472
Koldo Gezuraga Seijido.............................460
Aissa Intxausti Aburruza............................427,5
Arkaitz Zipitria Mendizabal........................426
Gai-jartzaile lanetan Igor Menika Bengoetxea aritu da. Epaileak, ostera, hurrengo seirak izan dira: Ainhoa Arregi Elosua, Garazi Mendoza Agirre, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.