argia.eus
INPRIMATU
Oier Oa errudun jo duten arren, ez du zigorrik izango
  • Frantziako Estatuan egoteko lurralde debekua urratzeagatik erruduntzat jo dute Oier Oa Donostiako euskal preso ohia, baina ez du zigorrik izango. Amaia Rekarte abokatuaren hitzetan, bi irizpide bete behar dira halako erabaki bat izateko, Berriak jaso duenez: batetik, lege urraketa ez dela indarrean, eta, bestetik, epaitutako pertsona “errehabilitatu” dela.

Xalba Ramirez @xalbaram Irutxuloko Hitza @irutxulo 2022ko martxoaren 17a
Oier Oa donostiarra, Baionako auzitegiaren aurrean. Argazkia: Oihana Teyseyre.

2020ko azaroan atxilotu zuen Frantziako Poliziak Oa, Larresoroko (Lapurdi) etxetik Baionako Bernat Etxepare lizeora lanera zihoala. Joan den otsailean epaitu zuten, Baionako Auzitegian, eta 600 euroko isuna emateko eskatu zuen prokuradoreak. Azkenean, zigorrik ez ematea erabaki du epaileak.

Bitartean, Frantziako Kasazio Auzitegia Oaren kontrako lurralde debekua kentzeko prozeduraren harira defentsak ezarri duen helegiteari buruz eztabaidatzen ari da. Parisko Dei Auzitegian egin zuten debekua kentzeko eskaera, baina hura ez aztertzea erabaki zuten.