argia.eus
INPRIMATU
Aske utzi dute Oier Oa
  • Asteazkenean atxilotu zuten preso ohia, Frantziako Poliziaren kontrol batean gelditua izan ondotik. Ostegunean aske utzi dute.

ARGIA @argia 2020ko azaroaren 26a
Oier Oa, Mediabaskeri eskainitako elkarrizketa batean

Asteazken arratsaldean eraman zuten atxilo Oier Oa, 16:00ak aldera. Donostiarra Larresoron bizi da egun, eta lanera zioala atxilotu zuten, Baionara bidean. Poliziak ezarritako kontrol batean gelditu ostean hartu zuten atxilo, eta Hazparneko komisaldegira eraman. Gaua bertan pasa ostean, ostegun eguerdian aske utzi dute. Kazeta.eus-ek jaso duenez, Jerome Bourrier prokuradorearen arabera, Fijait fitxategiko neurriak urratzeagatik atxilotu dute Oa.

2012ko otsailean Angelun atxilotu zuten Oa, eta 2015eko apirilean utzi zuten aske, Saint-Germain-en-Laye herrian konfinatuta. Hilabete gutxiren bueltan, ekainean, ostera ere atxilotu zuten, eta uztaila arte erretentzio zentro batean egon ondotik, Frantziako Poliziak Espainiako Poliziaren eskuetan utzi zuen presoa. Ordutik, askatasunean zegoen.